Skip to main content

Edukalboan IX. Jardunaldiak. Otsailaren 5ean

EDUKALBOANeko IX. Jardunaldiak

Edukalboan IX. Jardunaldietara gonbidatu nahi zaituztegu. Pandemiaren egoera dela eta azkenean online egitea erabaki dugu.


Jardunaldi hauetan Hezkuntza eraldatzaileari buruz ikasi eta hausnartu nahi dugu elkarrekin. Zein da nire konpromisoa? Nola eramaten dut aurrera? Edukalboan komunitateak zein paper joka dezake?

Jardunaldi honetako bi ordu t’erdi hauek zuretzat opari bat izatea nahi dugu. Zure hezkuntza praktikan pausa txiki bat egiteko eta bizitzen ari garen egoera honetan energiak berritzeko. Hezkuntza eraldatzailearen alde lan egiten jarraitzeko motibatuta mantentzen laguntzea da gure helburu Edukalboan komunitate bezala.

Gonbidatu bezala Heike Freire izango dugu gurekin. Berarekin gure konpromisoaren balioari buruz hitz egingo dugu. 

Honetaz aparte elkartasuneko sareak eta komunitate esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera izango duzue. Zuen lanerako inspiratzaileak izatea espero dugu.

Anima zaitez eta animatu zure lankideak ere!

Eguna: Otsailaren 5ean
Ordua: 9.30 - 12.00
Lekua: Online - Zoom plataforma
 

Eman zure izena hemen.

Informazio gehiagorako: educacion@alboan.org / 944 15 11 35