Skip to main content

Edukalboanen online Jardunaldiak: Mugetatik haratago, gaitasun global eta emozionalak

Edukalboanen jardunaldiak: Mugetatik haratago

Edukalboan Jardunaldi berriekin itzuliko gara! 

Pandemiak eragindako egoeran bizi izan arren, espazio bat eskaintzen jarraitu nahi dugu gogoeta egiteko eta hezkuntza-proposamen berriak lantzeko . Horrela, elkarrekin ezagutza sortzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Oraingo honetan, online elkarrizketarako hiru egun proposatzen dizkizuegu, giza mugikortasuna, kulturartekotasun hezkuntza, generoa eta ingurumena ikasgelan ikuspegi sozioafektibo batetik lantzeko. Hitzordua azaroaren 24,25 eta 26an izango da 17:00etatik 19:00etara, Zoom bidez.

  • Azaroaren 24an, Jesus Prieto Mendaza antropologia sozial eta kulturalean doktorearekin eta Pablo Yafe Argentinako Tarbut Ikastetxeko irakaslearekin mahai-ingurua izango dugu. Kulturartekotasuna eta giza mugikortasuna landuko ditugu.
  • Azaroaren 25ean, berriz, Lorena Fernández Álvarez Deustuko Unibertsitateko identitate digitaleko zuzendaria eta Steami buruzko dibulgatzailea, Alboaneko Oihana Sancho de Aranzabal eta Anna Forés Miravalles pedagogoa, idazlea eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea izango dira mahai-inguruan. Egun hau generoari eta giza mugikortasunari buruzkoa izango da.
  • Azaroaren 26an, mahai-inguruan parte hartuko duten pertsonak Beatriz Felipe Pérez Cedat elkarteko ikertzailea eta Patxi Álvarez de los Mozos, SJ. Jesuita, Teologia sistematikoan lizentziatua eta  soziologian doktorea.

Saio guztietan gune bat izango dugu, ikasgelan giza mugikortasuna kulturartekotasunetik, generotik eta ekologiatik aplikatzeko.

Edukalboaneko Jardunaldiak

Saio guztietara apuntatu zaitezke, bi saiotara edo batera. Jardunaldiak doakoak dira, baina parte hartzeko esteka bidali ahal izateko, izena eman beharko duzu hemen >

  • Gogoratu azaroaren 24, 25 eta 26a, 17:00etatik 19:00etara.
Material a descargar
Online Jardunaldiak Mugetatik haratago.pdf