Skip to main content

EDUKALBOANeko VII. Jardunaldiak: Kulturarteko eta arrazakeriaren kontrako hezkuntza

Edukalboan jardunaldiak

Edukalboan Jardunaldi berriekin itzuliko gara! Ezohiko egoera batean bagaude ere, gure hezkuntza-jarduerari buruzko gogoeta egiteko eremu bat izaten jarraitzea nahi dugu. Horrela, elkarrekin ezagutza sortzen jarraitzera animatzen zaituztegu. Oraingoan, bi saio proposatuko dizkizuegu online hitz egiteko, kulturarteko eta arrazismoaren aurkako hezkuntzari buruz aritzeko. Hitzordua ekainaren 2an eta 3an izango da, 17:00etatik 18:30ra arte.

Lehengo saioan kulturarteko hezkuntzako jardunbideei buruz hitz egingo dugu. Aurrera egiten jarraitzea zergatik den garrantzitsua azalduko dugu. Arrazismoaren aurkako hezkuntzari buruz ere hitz egingo dugu. Gasteizko Egibide ikastetxeak parte hartuko du.

Bigarren egunean, Maldita.es izango dugu. Stéphne M. Gruesok, hezkuntza-estrategiako eta alfabetatze mediatikoko arduradunak, zurrumurruak aurkitzeko, heltzen zaigun informazioa egiaztatzeko, eta bereziki migrazioaren inguruko gaiei buruzko gezurrezko informazioa ematen duten kateak apurtzeko garrantziari buruz hitz egingo digu.

Bi saioetan, ALBOAN erakundetik gai horiek lantzeko eskaintzen dizugun hezkuntza-baliabide berria ere azalduko dizugu: CHANGE proiektua hain zuzen ere. Horren adibide praktikoa emango dizugu. Horretarako, Iruñeko Sagrado Corazón Ikastetxeko ikasleek eta irakasleek, eta SEI (Servicio Socioeducativo Intercultural) hezkunta-taldeak, ikaskuntza eta zerbitzu proiektu batean izan duten esperientzia kontatuko digute.

Bi saioetan edo batean bakarrik eman dezakezu izena. Jardunaldiak doan dira, baina parte hartzeko esteka bidaltzeko, hemen eman beharko duzu izena>

  • Gogoratu, ekainaren 2 eta 3an, 17:00tik 18:30ra arte.
Edukalboaneko jardunaldiak

Pantailaren bidez bada ere, laster ikusiko dugu elkar!

* Jardunaldiak gazteleraz izango dira.

Material a descargar
Programa EUSK.pdf
Programazioa (891.46 KB)