
Datorren abenduaren 17, 20 eta 21ean, Migratzaileen nazioarteko eguna dela eta, Entreculturas eta Alboanek Eskolarteko Europar Kahoot baten hainbat saio antolatuko ditugu. Pertsona horien errealitatea ikasgeletara hurbildu nahi genuke ekitaldi honen bidez, eta, aldi berean, jarduera berezi bat eskaini, hiruhilekoa ixteko.
Animatzen zara zure klasearekin edo eskolarekin parte hartzera?
Eguna, ordutegia eta hizkuntza aukeratu ahal izango dituzu. 30 minutuko saioak egingo ditugu euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, galegoz edo katalanez eta Irlanda, Malta, Hungaria eta Portugaleko ikasle eta irakasleekin elkartuko gara.
2021/12/17 |
2021/12/20 |
2021/12/21 |
08.45-09.15 English |
08.45-09.15 Castellano |
|
09.40-10.10 English |
09.40-10.10 Euskera |
09.40-10.10 Castellano |
10.30-11.00 English |
10.30-11.00 Català |
10.30-11.00 Castellano |
11.15-11.45 English |
11.15-11.45 Galego |
|
12.05-12.35 English |
12.00-12.30 Castellano |
12.00-12.30 Castellano |
13.00-13.30 English |
12.45-13.15 Euskera |
|
14.00-14.30 English |
13.30-14.00 Català |
|
15.00-15.30 English |
14.10-14.45 Galego |
|
15.45-16-15 English |
|
Izena emateko*, esteka honetan klik eginez formulario bat bete beharko duzu. Izen-ematea amaitutakoan, bi mezu elektroniko jasoko dituzu: bat aukeratutako saioan konektatzeko informazio praktikoarekin eta beste bat CHANGEn izena ematearen baieztapenarekin.
Jarduera hau egiteko zoom plataformaren bidez konektatuko gara. Saio desberdinetan Loiolaetxea, JRS Portugal, Malta, Irlanda eta Hugaria, Entreculturas eta Alboan erakundeok egongo gara dinamizazioarekin.
Proposamen hau Change proiektu europarraren barruan kokatzen da. Proiektu honek ikasleen pentsamendu kritikoa, enpatia eta parte-hartzea sustatu nahi ditu migrazioen, babesaren eta harreraren gaiei dagokienez. Horregatik, gai hauek zure klasean lantzen jarraitu nahi baduzu kahootaren jarduera osagarriak eskainiko dizkizuegu. Izena eman ondoren ere jasoko duzu informazio hori.
Anima zaitez gizarte inklusibo baten alde jolastera!
Jarri harremanetan informazio gehiagorako!: educacion@alboan.org
*Izena emateko epe limitea: Ostiralean parte hartzeko > abenduak 15 | Astelehenean edo asteartean parte hartzeko > abenduak 17