Skip to main content

Dagoeneko euskaraz dugu CHANGE ENVIRONMENT heziketa proposamena

DAGOENEKO EUSKARAZ DUGU CHANGE ENVIRONMENT HEZIKETA PROPOSAMENA

Dagoeneko euskaraz daude Change Environment heziketa-proposameneko materialak, ingelesez, gaztelaniaz eta italieraz gain. Alboanen oso pozik gaude proposamen berritzaile  hori eskuragarri dagoelako; nazioarteko lantalde batek diseinatutako proposamena da eta euskaraz aritzen diren pertsona eta ikastetxeentzako da. Gaur egun garrantzi ikaragarria duen migrazio klimatikoen gaia zorrotz eta konpromisoz landu nahi duten EAEko eta Nafarroako ikastetxeek gure lantalde teknikoaren laguntza dute. Informazio gehiagorako, idatzi helbide honetara: educación@alboan.org