Skip to main content

BREAKOUT EDU: GIZA MUGIKORTASUNARI ETA HARRERARI BURUZKO IHES-JOKOA

BREAKOUT EDU: GIZA MUGIKORTASUNARI ETA HARRERARI BURUZKO IHES-JOKOA

Breakout, escape room bezala, ihes-joko bat da. Jarduera horiek moda-modan daude gazteen artean, parte hartzera eta taldean lan egitera gonbidatzen dute, eta ikasten eta gogoeta egiten laguntzen dute. “MUGETATIK HARATAGO” izeneko BREAKOUT HEZITZAILE hau (Breakout EDU) proposatzen dizuegu, giza mugikortasunaren errealitatea ezagutzeko gamifikazio-esperientzia baten bitartez. Jokoa ikastetxe batean nahiz aisialdiko talde batean egin daiteke 12 eta 18 urte arteko gazteekin. 

Erronka honako honetan datza: gazteak hondamendi naturalengatik etxetik ihes egin behar izaten duten pertsonen azalean jartzea. Arrastoei jarraitu beharko diete pertsona horiek beren jatorrizko herrialdetik irtetean eta bizitzak berregiteko leku batera iristean bizi duten errealitatea hurbilagotik ezagutzeko. Jokoaren garapenean proba batzuk gainditu behar dira, giltzarrapo batekin itxitako kutxa bat ireki ahal izateko.
 

Alboanek zuen esku jartzen ditu, mailegu gisa, jokoa garatzeko behar diren materialak, eta jarraibide-agiri bat egin dugu, abian jartzen lagun diezazuen. Joko osoak ia bi ordu iraun ditzake, baina bertsio murriztuak ere egin daitezke, probaren bat kenduta. Zati garrantzitsuena da breakout jokoa garatzean bizitakoari buruz eta sortutako sentimenduei buruz gogoeta partekatua egitea.

Zenbait ikastetxek abian jarri dute, eta balorazio oso onak egin dituzte.
 

“Breakout Edu jarduera egin dugu gaur eta arrakasta itzela izan da. Guztira, 25 gaztek hartu dute parte bost taldetan, eta proba guztiak konpontzen gogotsu parte hartu dute. Migrazioari buruzko analisi eta eztabaida txiki bat egin ditugu, eta benetan emankorra izan da”. 

IES Alhama BHI, Corella, Nafarroa.
 

 

 

Breakout edu Breakout edu

Gehiago jakin nahi baduzu edo Breakout Edu - Mugetatik haratago landu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke: educacion@alboan.org