Skip to main content

Gazte Sarea: gazte-taldeentzako eskaintza iraunkorra

Gazte Sarea

Mundua eraldatzeko apustua hartu duten gazte talde desberdinez osatutako sare bat gara. ALBOANen kanpainen edukiekin trebatzen gara ekintzak burutzeko eta mobilizatzeko, parte-hartzea, kulturartekotasuna, migrazio eta errefuxioa, hezkidetza, desparekotasuna, naturaren ondasunen gaineko kontrola, eta gatazken konponketa baketsua bezalako gaietan, betiere gure gizartea Hegoaldeko prozesuekin lotuz. 
 

ALBOAN Gazte Sarea ikasturtean zehar hiru trebakuntza eta parte-hartze esparrutan aritzen da:

  • Talde bakoitzarekin formakuntza eta mobilizazioetarako saioetan.
  • Jarduera kolektiboetan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa mailan. 
  • Gazte Sareko Urteroko Topaketan. Gazte Sareko Topaketara Sarean parte hartzen duten taldeetako hezitzaile eta gazteen ordezkariak joaten dira. Helburua boluntariotza esperientziak komunean jartzea eta elkarrekin eduki eta ekintza eraginkorrak burutzeko tresnetan sakontzea da. 
Gazte Sarea

Horrekin batera, Gazte Sareak Begirale Talde bat du, 18 eta 25 urte bitarteko gaztez osatuta. Talde honek Urteroko Topaketak antolatu eta dinamizatzen ditu, baita lurralde desberdinetan burutzen diren jarduera desberdinak ere. Horretarako ikasturtean zehar Begirale Taldeak ALBOANek lagundutako trebakuntza prozesu bat jarraitzen du. 

Honen helburuak hauek dira:

  • Izaera kritikoa sustatzea gazteen artean, mundu globalaren errealitatea eurengana hurbilduz era berean gure inguru lokalean gertatzen denarekin harremanduz. 
  • Gazteei trebatze espazio bat eskaintzea, eta parte-hartzerako eta gizarte mobilizaziorako tresnen eskuratzea erraztea. 
  • Mobilizazio eta intzidentzia ekintzak abian jartzea, ALBOANek bultzatutako elkartasun eta sentzibilizazio kanpainekin bat datozenak. 
  • Sare gune bat sortzea, non gazte taldeek euren giza eraldaketarako antzeko interesak dituzten beste batzuekin topa daitezken eta euren boluntariotza eta elkartasun esperientziak elkarbanatu eta zabaldu ditzaketen. 

Zer eskaintzen diegu Gazte Sarean parte hartzen duten taldeei?

  • Taldeetako hezitzaileei trebakuntza, jarraipena eta aholkularitza ALBOANek jorratzen dituen gaietan. 
  • Gai desberdinetan sakontzeko materialak, talde barruan zein kanpoan gai horiek lantzeko aukera izan dezaten modu autonomoan zein ALBOANen laguntzarekin. 
  • Hegoaldeko herrialdeetako pertsonen testigantza zuzenak. 
  • Kanpaina eta mobilizazio ekintzetan parte hartzeko proposamenak
  • Lana sarean egin ahal izatea eta topaketarako gune eta jarduerak

 
Kontaktua
Gazte Sareari buruzko informazio gehiago eskuragarri dago gure Sare Sozialetan: 

Instragram @alboangaztesarea y Facebook @alboanGazteSarea edo: educacion@alboan.org
 

Material a descargar
Diptico GS EUS.pdf