Skip to main content

Alboaneko Gazte Sarearen IX Topaketa

Gazte Sarearen IX Topaketa


Alboanen Gazte Sarea mundua eraldatzeko apustua hartu duten gazte talde desberdinez osatutako sare bat da. Alboanen kanpainen edukiekin trebatzen dira ekintzak burutzeko eta mobilizatzeko, parte-hartzea, kulturartekotasuna, migrazio eta errefuxioa, hezkidetza, desparekotasuna, naturaren ondasunen gaineko kontrola, eta gatazken konponketa baketsua bezalako gaietan, betiere gure gizartea Hegoaldeko prozesuekin lotuz

21-22 ikasturtean, Gazte Sarean parte hartzen duten taldeek urteroko topaketa egingo dute, eta gai nagusia herritartasun ekosoziala eraikitzea izango da. Horretarako, asteburu batez Loiolan egongo gara, eta beste gazte batzuekin naturaren zaintzari buruz lan egingo dugu. Ikasturte honetan Amazoniaz hitz egin nahi dugu.

Topaketa honetan Amazoniako gazteak izango ditugu, naturaren ondasunen defentsan dituzten esperientziak eta haiekin dituzten harremanak partekatzeko.
Topaketa Loiolan izango da ikasturteko hirugarren hiruhilekoan.

Jarrai iezaguzu Instragram-en @alboangaztesarea eta Facebook-en @alboanGazteSarea.

Prozesuan parte hartu nahi baduzu, idatz iezaguzu gure sare sozialetan edo helbide elektroniko honetara: educacion@alboan.org

Sareari buruzko informazio gehiago hemen aurkitu dezakezu >