Skip to main content

Alboan Gazte Sarearen IX topaketa: Amazonia Gara

Alboan Gazte Sarearen IX topaketa: Amazonia Gara

Apirileko lehenengo asteburuan, Alboan Gazte Sarean parte hartzen duten taldeek urteroko  topaketan parte hartu zuten. Aurtengo gai nagusia herritartasun ekosoziala eraikitzea izan da. Horretarako, apirilaren 2-3an, zenbait gazte-talde Loiolan  bildu ziren, naturaren defentsa eta zaintzaren alde lan egiteko. Rebeca Villanuevak eta Iker Urbietak (Gazte Sarearen begiraleak), asteburua nola bizi izan zuten konpartitu digute.


"Amazonia defendatu" goiburutzat hartuta, kutsatzen dugun guztia birziklatuz eta jada erabiltzen ez ditugun materialak berrerabiliz natura gordetzearen garrantzian jarri genuen arreta. Garrantzi handia eman genion herrialdeen arteko interdependentziari, alde batean gertatzen dena besteei eragiten baitu.

Topaketa une onez josita egon zen eta elkarrengandik asko ikasi ahal izan genuen. Era berean, parte-hartzaileei dagokionez, Aldatze (Eibar), Campillo (Gasteiz), SEI (Iruñea) eta Centro Lasako (Tutera) lagunen konpainia eta partaidetza gozatu ahal izan genuen.
Ramadana ere gai garrantzitsua izan zen asteburu honetan, hilaren 2an hasi baitzen, eta gure begirale askok, baraua egiten ari zirenei enpatia eta errekonozimendua adierazteko, baraualdia egin zuten ere. Gauean, Lasako mutil batzuek Ramadanaren garrantzia azaldu ziguten, bereziki une espiritual horrekin zerikusia duen guztia.

Asteburuan zehar, ingurumena nola zaindu eta birziklatu dezakegun jakin ahal izan genuen, hainbat jardueren bidez. Gazte Sarearen "begiraladak" antolatutako gymkhanak, mahai-inguruak eta dinamikak izan ziren hori posible egin zutenak.

Larunbat goizean "Amazonia gara" proiektuari buruz ikasteko aukera izan genuen Sara Diego eta Aitziber Saroberekin. Beraien aurkezpenaren bitartez aukera izan genuen proiektu honi buruz gehiago ezagutzeko,  eta ekofeminismoaren alde egiten den apustuari buruz. Arratsaldean, Fe y Alegria elkartetik heldu zitzaigun testigantzak ezagutu genituen eta haien bidez haien bizitzan eragina duten eguneroko kutsaduraz ikasi genuen. Testigantza hauek lagundu ziguten bertatik bertara ikusten zein garrantzitsua den guztiok planeta zaintzen laguntzea, mundu guztiak gozatu ahal izan dezan Lurrak eskain diezazkigukeen aberastasunez.

“Nire kasuan, begirale moduan egon nintzen lehen aldia izan zen, eta oso babestuta sentitu nintzen; hain ondo pasatu nuen, ze orduak berehala pasatu ziren. Laster beste topaketa bat izateko gogoa dut”.

"Begirale gisa egin dudan lehen topaketa presentziala esperientzia liluragarria izan da. Horrelako ekitaldiak berriro egiteko gogo handia nuen, eta, gainera, kultura musulmanari eta Ramadanari buruz ikasteko aukera izan dugu. "