Skip to main content

3.500 ikasle baino gehiago gizarte inklusibo baten alde jolasten

Change-concurso

Joan den abenduaren 19, 20 eta 21ean Europako Eskolen Arteko Kahootaren hirugarren edizioa ospatu genuen. Oraingoan, Hungariako, Irlandako, Maltako eta Portugalgo eskolekin jolasten egon ginen.

Zoomaren pantailen bidez, ikasleak beren ikasgeletan ikusi ahal izan genituen, parte hartzeko gogo handiarekin. Irakasle asko animatu ziren beren eskolak CHANGE proiektuan inskribatzera, beren ikasgaian migrazioen, babeslekuaren eta harreraren gaiak landu ahal izateko eta, horrela, Kahooten edizio honetan ere parte hartu ahal izateko. Guztira 3.500 ikasle baino gehiagok eman zuten izena.
Eskerrik asko berriz ere parte hartzeagatik!


Espero dezagun CHANGE eta Edukalboan-ekin konektatuta jarraitzea, hurrengo nobedadeak aurkitzeko.

Gai hauen inguruan lanean jarraitu nahi baduzu jarri harremanetan gurekin: educacion@alboan.org