Unitatea
Ihesa. Zure bizitza aldatuko duen bidaia.
12 eta 16 urte bitarteko ikasleak mugikortasun behartuaren errealitatera hurbilarazteko prestatkuntza-ibilbidea, neskek eta emakumeek bizi izandako benetako istorioetan arreta jarrita.
Iraupena:
5 ordu
Partaideak:
gela bat


Azalpena
Egunero milioika pertsonak euren etxeak, istorioak, batzuetan familiak ere... uztera behartzen dituzten arrazoiak gertutik ezagutzea du helburu materialak, euren bizitzak mehatxatzen dituen errealitatetik salbu jartzeko. IHESA "bidaia" bat egitean datza, eta horren bidez migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatea (emakumeena eta neskena bereziki) hurbildu nahi diegu ikasleei, modu bizigarri eta murgiltzailean.
Hasierako bi saioko ibilbidearekin aurkezten da, hirugarren saio bat Ihesako BREAKOUT-a garatzen dena, eta laugarren saio bat amaierako hausnarketarako eta itxierarako.
Gaitasunak
- 1 - Ikasten eta pentsatzen ikasi
- 2 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 3 - Pertsona gisa garatzen ikasi
- 4 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
- 5 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 6 - Gaitasun espirituala
- 7 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
Gida eta Breakout eskuragarri maileguan.
Deskargatzeko materiala
Ihesa - Zure bizitza aldatuko duen bidaia_0.pdf