Ihesa: zure zentroan bizitzeko BreakOut-a.
Eman izena zure klasearekin!
Inoiz pentsatu al duzu nola sentitzen diren etxea derrigorrez utzi behar duten emakumeak?
Giza mugikortasuna etengabe hazten ari den errealitate bat da, zalantzan jartzen gaituena eta beren jatorrizko lekuetatik ihes egitera behartuta dauden pertsonen eskubide urratuen defentsan lan egitera bultzatzen gaituena.
Horregatik, "bidaia hau" egitea proposatzen dizugu, zure ikasleei pertsonen errealitatea hurbiltzeko, bereziki emakume migratzaile eta errefuxiatuena, modu bizigarri eta murgiltzailean (breakout edu).
Munduan gertatzen dena ezagutzeak (begirada globala) prestatzen gaitu aldaketaren parte izateko eta gizarte justuagoa, inklusiboagoa eta harrerakoa sortzeko (begirada lokala).
Nork har dezake parte? Bigarren Hezkuntzako (DBHko 2. maila) ikasleak Euskadiko eta Nafarroako ikastetxeetako irakasleekin.
Noiz? 2025ean: Euskadi urtarriletik apirilera eta Nafarroa urtarriletik martxora.
Nola? Zure ikasleekin "Ihesa" gida didaktikoa ikasgelan landuz eta Breakout edu (2 ordu) eginez Alboaneko begiraleekin zure ikastetxean, eta herritar gisa gure aldaketa-proposamenetako batean inplikatuz.
Nire zentroa: EUSKADIn apuntatu nahi dut NAFARROAn apuntatu nahi dut
Informazio gehiago nahi duzu?
Idatzi Aniri a.urretavizcaya@alboan.org Nafarroan eta Mariari m.lezaun@alboan.org Euskadin.