Bizitzaren zaintzak erdigunean
Hezkidetzari buruzko gida didaktikoa (2-12 urte)


Azalpena
Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan, 2 eta 12 urte bitarteko geletan hezkidetza ezartzeko jarduerak dituzten irakasleentzako gida didaktikoa da. Gainera, zaintza lanen garrantzian jartzen dugu arreta, uste baitugu funtsezkoa dela zainketen etikari buruzko hausnarketa teorikoa egitea, bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko modua aurkitzeko.
Horretarako, ezinbestekoa da zaintza-lanak bizitzaren erdigunean jartzea, gure pribilegioak aitortuz eta biolentzia historikoak eta baliabideen banaketa konpontzeko arantzukizuna hartuz, bai eta goruptzen, komunitateen eta lurraldeen jakinduria eta jakintzak onartuz ere. Horrekin batera, beharrezkoa da beste batzuekin nahastea eta aliantzak sortzea, eraikuntza kolektiboaren bidez banakako gaitasunak handitzeko.
Dida didaktiko honen bidez, zaintzaren gaia sakondu nahi dugu, bai maila teorikoan, bai praktikoan. Hasierako zatian oinarriak esparru global batean finkatzeko atal bat aurkituko duzu eta, jarraian, proposamena ikasgelan nola inplementatu erakutsiko dizugu, ikasleekin garatzeko jardueren bidez.
Zuretzat baliagarria izatea eta zure beharrei erantzutea espero dugu, eta lortutako eraldaketen arrakastak hezkuntza-komunitate osoarekin gozatu eta ospatzea nahi dugu.
Jarduerak
Gaitasunak
- 1 - Ikasten eta pentsatzen ikasi
- 2 - Komunikatzen ikasi
- 3 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 4 - Pertsona gisa garatzen ikasi
- 5 - Egiten eta ekiten ikasi
- 6 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
- 7 - Gaitasun kultural eta artistikoa
- 8 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 9 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 10 - Gaitasun espirituala
- 11 - Hizkuntza-gaitasuna
- 12 - Gizarterako eta herritarren eskumena