Aktibitate
Betaurreko moreak
Hezkidetza ikasleekin Lehen Hezkuntza. (1. eta 2.)
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
50 minutuko saio bat


Azalpena
Arreta jarriko dugu neska eta mutilen artean ematen diren diskriminazio eta desberdintasunetan.
"Betaurreko Moreak" (EML0n euskaraz eskatu) komikia irakurriko dugu, egunerokotasunean dauden desberdintasunez, mikromatxismoez... hausnartzen lagunduko diguna.
Betaurreko moreek injustiziak ikuspegi feministatik ikusten lagunduko digute, eta horiek aldatzeko zer egin dezakegun ikusten saiatuko gara. Horretarako, pertsonalizatu ahal izango ditugun betaurreko politak egingo ditugu.
Gaitasunak
- 1 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 2 - Pertsona gisa garatzen ikasi
- 3 - Erantzukizunez bizitzen ikasi
- 4 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
"Betaurreko moreak" komikia (educacion@alboan.org euskaraz eskatu). Betaurrekoen, guraizeen, horma-irudiaren eta errotuladoreen txantiloiak.
Deskargatzeko materiala
Los cuidados de la vida en el centro_LH-HH_V10_eusk (2)-21.pdf