Skip to main content
NÂș
19

Edukalboan zbk. 19. Hezkuntza berrikuntza eta parte-hartzea

ALBOANek urteak daramatza hezkuntza-berrikuntzaren arloan lanean . Gure mundu honetako erronkei aurre egingo bazaie, herritar konprometituak behar ditugu, kritikoak, hura eraldatzeko borrokan inplikatzeko gogoz dagoen jendea. Hori lortzeko, ikastetxeek ezin dute jarraitu ezagutzak transmititzeko leku hutsak izaten; aldatu beharra daukate, eta bizipenetatik ikasteko toki bihurtu, pertsona guztiontzat bidezkoagoa izango den mundu bat eraikitzeko.