Skip to main content
NÂș
10

Edukalboan zbk 10. Gatazkarik gabeko teknologia

Edukalboan zenbaki honetarako, berriz ere, gatazkarik gabeko teknologiaren
gaia hautatu dugu. Aurreko buletinean azaldu genuen moduan, ALBOAN
kanpaina bat egiten hasi da, eta hurrengo urtean garatu egingo da. Kanpaina horrekin, bai gizarte zibilean bai erakunde eta enpresetan eragin nahi da. Bizi garen inguru teknologikoan, beharrezkoa dugu jabetzea zer eragin duen gure kontsumo kontrolgabe eta maiz agorrezinak.