Auzoko herrialdean
Azalpena
Lauzpabost pertsoneko taldetan, antzezpen bat prestatu behar dute harrera-herrialde batera iristeari buruzkoa, jendearen errakzioetan arreta jarriz. Talde bakoitzak haren lana aurkeztuko du besteen aurrean eta amaitzerakoan, bateratze-lana egingo da ikusitakoari buruz eta bizi izandako sentsazioei buruz. Gainera, neska-mutilak heldu berri den pertsona baten lekuan jarriko dira eta pentsatuko dute ea egoera hauek bidezkoak direnentz eta nola lagun diezaiekegun integrazio-prozesuan.
Aktibitateak lantzen duen oinarrizko ideia herrialde berri bateko bizitzara moldatzeak dakarren zailtasunak ezagutzea da. Kontuan izan behar dugu, gizarte berak oztopoak jartzen dituela, sufrimendua sorraraziz. Errefuxiatuen harrera duinagoa eta abegitsuagoa izan dadin, gure jarrerarantz bideratu behar dugu arreta.