Hiritar kritikoak: GJH eta 4.7 helburua
Zure ustez, ikastetxeetatik sustatu al ditzakegu gure ikasleengan bizimodu iraunkorrak garatzeko, Giza Eskubideak defendatzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta aniztasuna aberastasun gisa baloratzeko beharrezkoak diren jarrerak eta gaitasunak? Hala bada, Herritartasun Globalerako eta Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza axola zaizu, eta ziur Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) entzungo dituzula.
2024-2025 ikasturtean zehar, GJHekin eta 4. GJHko 4.7 helburuarekin (kalitatezko hezkuntza) lotutako hainbat proposamen egingo dizkizugu. Hemen aurreratuko dizkizugu:
Bat egin 4.7 mugimenduarekin
4.7 Mugimenduan zu bezala antolatzen ari garen erakunde eta pertsonok 4.7 helburua bete dadin, hau da, hemendik 2030era bitartean ikasle guztiek garapen iraunkorra sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratu beharko dituzte, (...) Giza Eskubideak, genero-berdintasuna, bakearen eta indarkeriarik ezaren kultura sustatzea, munduko herritarrak eta kultura-aniztasunaren balorazioa. Informa zaitez webgunean eta gure 4.7 Behatokiaren nobedadeen berri izan.
Prestakuntza-proposamena eta irakaskuntza-gaitasunen esparrua
Herritartasun Globalean eta Garapen Iraunkorrean zure hezkuntza-gaitasunak indartzeko prestakuntza gehiago behar duzula uste baduzu, eman izena gure online ikastaroan. IZAN eta JAKITEAN oinarrituta diseinatu dugu: GARAPEN IRAUNKORREAN ETA HERRITARTASUN GLOBALEAN HEZTEKO IRAKASKUNTZA-PROFILA, eta, gainera, Hezkuntza Ministerioak aitortuko du. Adi egon, ikasturtea hasi bezain laster iragarriko baitugu.
GJH eta lehen hezkuntzako kurrikulum-edukiak: Irakasleen arteko lankidetza-ibilbidea
Lehen Hezkuntzako OSO-OSO ANIMATUA irakasleentzako proposamena da hau. Ez jarraitu irakurtzen zure kasua ez bada. Deustuko Unibertsitateko hezkuntza-fakultatearen, Alboanen eta jardunean dauden irakasleen artean partekatutako 6 lan-saiotan, tresna digital bat diseinatuko dugu, Euskadiko lehen hezkuntzako irakasleek jakintza-arlo eta ziklo bakoitzeko curriculum-edukiak landuko dituzten proposamen didaktikoak azkar eta eroso aurkitzeko eta GJH bakoitzarekin erlazionatzeko. Gurekin abentura honetan sartzera animatzen bazara, zure hezkuntza-etaparako Garapen Iraunkorrari eta Herritartasun Globalari buruzko ikaskuntza-prozesu sakon, espezifiko eta erabilgarri bat bermatzen dizugu. Hemen hobeto azalduko dizugu.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Edukalboaneko talde teknikoarekin (educacion@alboan.org).