Lehen Hezkuntzarako GJHei buruzko hezkuntza-baliabideen tresna
Onlineko biltegi hau aurkezten dizugu, curriculumera egokitutako 300 baliabide eta proposamen zehatz baino gehiago dituena.
GJHak lantzeko jarduerak, materialak eta proposamen didaktikoak erraz eskura ditzakezu. Oso denbora gutxi beharko duzu, eta edukiak egokitzeko ia beharrik gabe.
Nola funtzionatzen du?
Bilatzaile horri esker, Lehen Hezkuntzako curriculumeko arloak GJHekin eta haien helburu espezifikoekin konektatu ahal izango dituzu, ikasgelan dituzun beharrei erantzunez.
horrela, curriculumeko edukiak herritartasun globalaren ikuspegiarekin integratu ahal izango dituzu, hau da, funtsezko balioak sartuz, hala nola:
- Giza eskubideak.
- Kulturartekotasuna.
- Hezkidetza.
- Etxe komuna zaintzea.
Bilatzeko irizpideak
Funtzionamendu erraza eta intuitiboa. Emaitzak irizpide hauen arabera iragaz ditzakezu:
- Arloa edo irakasgaia
- Hezkuntza-zikloa
- Funtsezko gaitasunak
- Landu nahi duzun GJH.
- Material-mota (ikus-entzunezkoa, lekukotasuna, abestia, jolasa, unitate didaktikoa, etab.)