Justizia ekosozialerako hezkuntza
2024-2025 ikasturtean justizia ekosozialaren gaia lantzeko eta martxan jartzeko hainbat adinetarako hezkuntza-baliabideak eta prestakuntzako guneak eskaintzen dizkizuegu. Eman begirada bat gure proposamen nagusiei.
Ez gara jaitsiko!
Haur eta lehen hezkuntzako etapetarako Ez gara jaitsiko! proposamena dugu. Proposamen horretan Katxiporreta eta Alboan elkartu egiten dira "Amazonia gara" kanpaina 4 eta 8 urte bitarteko haurrei hurbiltzeko. Helburua da etxeko txikienak beren ingurua zaintzera animatzea eta Amazonia eta bertan bizi diren herriak babestearen garrantzia ulertzea.
Materiala “Ez gara jaitsiko!” album ilustratuak eta CDak osatzen dute, liburudendetan eskuratu daitezkenak (eta erreprodukzio-zerrenda honetan ere eskuragarri); irakasle eta ingurumen-hezkuntzan aditu talde batekin diseinatutako fitxa didaktikoak, ipuin animatua, Amazonia abestiaren bideoklipa, eta koregrafia bideoak. Material hori guztia eta sortuko dugun material berria espazio komun honetan dago eskuragarri. Ez gara jaitsiko! proposamena euskara hutsez sortu da eta euskaraz dago eskuragarri.
Change Environment
Europako proiektu bat da, Europa Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin (JRS EU) batera garatua, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua. Proiektuak larrialdi klimatikoak herrialderik kalteberenetan eta egokitzeko gaitasun txikiagoa dutenetan duten eragina aztertzen du, emigratzera behartzen baitituzte. Proposamen pedagogikoek taldean lan egitera bultzatzen dituzte ikasleak, ikaskuntza kooperatiboko jardueretan, pentsamendu kritikoko, enpatiako eta parte-hartzeko gaitasunak lantzeko.
Material pedagogikoa 4 etapatan egituratzen da. Etapa bakoitzak bi fitxa didaktiko ditu, eta fitxa bakoitza ordu akademiko batean osatzeko diseinatuta dago. Material guztia hemen dago eskuragarri. Materiala euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz dago.
Change Environment materiala euskaraz
Iraunkortasunerako hezkuntzari eta metodologia parte-hartzaileei buruzko online ikastaroa (Bigarren edizioa) eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Jardunaldiak.
2024ko azaroa eta abendua bitartean, "Iraunkortasunerako hezkuntzari eta metodologia parte-hartzaileei buruzko online ikastaroa" egingo dugu. Proposamena irakasleei zuzenduta dago, eta ikuspegi teoriko-praktikoa, ekosoziala eta ekofeminista du, baita kulturartekoa ere.
Ikastaroa Alboanen moodle plataforma erabiliz egingo da. Webinarrak zoom bidez egingo dira.
- Modalitatea: online
- Iraupena guztira: 20 ordu (norberaren lana barne)
- Prezioa: doan
- Hizkuntzak: euskara eta gaztelania (gaztelaniazko webinar saioak).
Halaber, azaroaren 18 eta 19an "Justizia ekosozialaren erronka hezkuntzaren eremutik" jardunaldiak egingo ditugu Donostian.
Informazio gehiago jasotzeko edota zure lekua erreserbatzeko ikastaroan edo jardunaldietan, idatzi helbide honetara educacion@alboan.org
“Naturaren defendatzaileak” erakusketa
somos-amazonia.org web orrialdean, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko beharrari buruzko erakusketa aurkituko duzu. Photocall batek eta 18 roll upek osatzen dute erakusketa, eta bakoitzak irudi bat du, QR kode baten bidez testigantza-bideo bati lotua, baita material osagarriari ere.
Erakusketa maileguan eska dezakezu esteka honetan edo Edukalboan taldeari Educacioran@alboan.org idatziz. Erakusketa euskaraz eta gaztelaniaz dago ikusgai.
Berrikuntza horiekin guztiekin batera, gaur egun ere oso gaurkoak diren hezkuntza materialak daude eskura. Uraren gaia ardatz hartuta, Samantha tanta ipuin-jokoa dugu, 4 urtetik gorako haurrentzat. Ipuin bat eta antzara-estiloko joko dibertigarri bat ditu. Gainera, eskura dituzu Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainari lotutako material guztiak: gida didaktikoak, hezkuntza-fitxak, posterrak, jokoak, erakusketak…
Material horien guztien bidez, ikasgelan gogoeta kritikoa egin ahal izango duzu gure bizimoduei, gure kontsumo-ereduei, garapen-ereduari eta milioika pertsonak bizi duten bazterkeria-egoerarekin dituzten loturei buruz.
Edozein proposameni buruzko informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan hezkuntzako talde teknikariekin: educacion@alboan.org.