Skip to main content

Hezkidetza 2023 -2024

Hezkidetza 2023 -2024

2023-2024 ikasturte honetan hezkidetzaren alde lanean jarraituko dugu. Helburu horrekin, eta elkarlanean aritzen garen ikastetxe eta hezkuntza-komunitateek ildo horretan urratsak egiten jarrai dezaten, zuen eskura jartzen ditugun tresnak, prestakuntzak eta materialak aurkezten dizkizuegu.

 

  • Azaroaren 9an, Bilbon, Jardunaldi Publiko bat antolatu dugu Hezkidetza eta Feminismoari buruz hitzegiteko. Laister izango duzue informazio gehiago izena emateko. Bitartean, gorde mesedez data zuen agendan gurekin elkartzeko.
Save the date Jardunaldiak
  • Familiei zuzendutako prestakuntza
     

Eskolako familiak etxean hezkidetza lantzea nahi duzue? Proposatu IGEko elkartekoei honako trebakuntza hau. Zer den hezkidetza azalduko dugu, etxean irakurtzeko ipuin interesgarriak aurkeztuko ditugu, danon artean jolasteko jokoak ikusiko ditugu... eta familien eta eskolen arteko harremanak sendotuko dira ere bai, danak hezkidetza helburutzat hartuz. Saioak ordu betekoak izango dira eta dohain! Izen ematea hemen: María   edo hemen (educacion@alboan.org).

 

familientzako trebakuntza

  • Material berriakgelan lan egiteko

Zaintza bizitzaren erdigunean inguruko proposamena eskuragarri egongo da 2023-2024. ikasturtean garatzeko HH-n, LH-n, DBH-n, Batxillergoan eta Lanbide heziketarako zikloetan.

Horretaz aparte, gure Hezkidetza biltegi berrian material gehiago aurkitu ditzakezu gai honekin lanean sakontzeko. 

 

zaintza

  • Hezkidetza-Autodiagnosiak egiteko online tresna

Nolakoa da hezkidetzako lana gure ikastetxean? Zer egiten ari gara gai hori garatzeko?

Hezkidetza-Autodiagnosiak egiteko onlineko tresna berria badaukagu! 

Sartu esteka honetan: hezkidetzaautodiagnosia.edukalboan.org, proiektua sortu atalan izena eman, eta zure hezkidetza-batzordearekin lan egin ahal izango duzu, ikastetxeko hezkidetza-autodiagnostikoa eta, ondoren, hezkidetza-plan bat egiteko.

 

Proposameneei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Edukalboaneko talde teknikoarekin (educacion@alboan.org).

Gai nagusia
Partekatu