Skip to main content

Giza mugikortasuna eta kulturartekotasuna

Foto caminantes

Jarraian, justizia sozialarekin konprometituta dagoen eta jatorri kultural desberdineko pertsonekin modu demokratikoan bizitzeko gai den herritartasuna eraikitzeko landu ditugun materialak aurkezten dizkizuegu.

Environmental CHANGE: Europako proiektua Europako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarekin batera (JRS EU)

Change Environment

12-18 urte arteko gazteei zuzenduta,  biztanleria zaurgarrienetan eta egokitzeko gaitasun gutxien dutenetan emigratzera behartzen dituen ingurumen-kausen inpaktua lantzen du proposamen honek. Proiektuak gertakarietan oinarritutako informazioa proposatzen du, eta harreman zuzena ikertzaileekin, errefuxiatuekin eta migratzaileekin, eta munduko beste eskualde batzuetako ikasleekin (Ekialde Ertaina eta Afrika). Istorioak eta gogoetak entzungo ditugu klima-aldaketa arintzeko aldaketa-proposamenak egin ahal izateko eta behartutako mugikortasun-egoeran dauden pertsonei harrera egokia egiten laguntzeko

 

Mugetatik haratago-Más allá de las Fronteras 7

 

Logo MAF7

  • HEZKUNTZA-BALIABIDEAK:

Ikasgelan zure ikasleekin erabiltzeko prest dauden askotariko hezkuntza-baliabideak ditugu, KATALOGO HONETAN ordenatutak:

Baliabideen Zerrenda

2023-2024 Ikasturteko BALIABIDE BERRIAK!!

IRAKASLEENTZAKO PRESTAKUNTZA. Online saioak (2023ko urria-azaroa). Saioen grabazioa partekatzen dugu. (erderaz)

1. Behartutako mugikortasunaren errealitatea munduan. Migrazioa eta errefuxioa sortzen duten hainbat testuingurutan gertatzen ari dena aztertuko dugu. Klima-larrialdiaren ondorioz gertatzen ari diren migrazioetan arreta berezia jarriko dugu. 1. saioaren grabazioa. 

2. Burundiren kasua: Afrikako testuingurura begira jarriko gara. Klima-aldaketak, herrialdeko beste errealitate batzuekin batera, eragin zuzena du populazio ahulen elikadura-segurtasunean eta -subiranotasunean. 2. saioa grabazioa.

3. Harreraren errealitatea gure testuinguruan. Europa mailan (Migrazioari eta asiloari buruzko Europako Ituna); Asilo- eta babes-prozedura Nafarroan. 3. saioa grabazioa. 

 

TOPAKETA ETA GOGOETA JARDUNALDIA: Eskolaren seregna harrera eta inklusiorako gune gisa, 2024ko maiatzaren, goizeko jardunaldian, "Residencia Fuerte del Principe"-n. (Goroabe kalea 36, Iruña)

 

  • II. BIDEO LABURREN LEHIAKETA- MUGETATIK HARATAGO: Ikastetxeak eta hezkuntza ez-formaleko taldeak behartutako mugikortasunaren ondorioei buruz hausnartzera gonbidatuko ditugu, galdera honi erantzunez: Nola sustatu harrera gizarte inklusiboak?

       Bideoak aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 5 etik apirilaren 12 ra. 

Lehiaketa

Informazio osoa lehiaketaren webgunean: https://certamen.edukalboan.org/eu/


GALA bat egingo da, eta bertan bideo irabazleak aurkeztuko dira. (GOLEM BIAONA ZINEMENTA, maiatzaren 7an).

 

Proposamenetako edozeini buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Edukalboaneko talde teknikoarekin (educacion@alboan.org).

Partekatu