Skip to main content

Zaintzaz Hezi

Egutegia

Ikasturte berria hasi da eta ziur proposamen asko izango dituzula ikasgelan garatzeko, baita zure ikasleekin, eta datozen hilabeteetan...
 

Beste behin ere, Alboanetik bide horretan lagundu nahi dizugu, eraldaketa-tresnak eskolara eramaten lagunduko dizuten baliabide eta materialekin, ikasleak aldaketaren protagonistak izan daitezen.

Oraingo honetan, gure egutegi berria aurkeztuko dizugu, poster tamainakoa, zure ikastetxeko gela edo korridoreak apaindu ahal izan ditzazun.

"Zaintzaz hezi" lelopean, aurten tratu onean oinarritutako, indarkeriarik gabeko eta norberaren, besteen eta gure ingurunearen zaintzan oinarritutako harremanak sustatu nahi ditugu.

Ale bat nahi duzu?

Idatzi educacion@alboan.org helbidera eta bidaliko dizugu. Edo Bilbon, Gasteizen, Donostian edo Iruñean ditugun egoitzetara ere hurbildu zaitezke, eta behar dituzun aleak emango dizkizugu (agortu arte).