Skip to main content

Urtarrilak 30, Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko Eskola-Eguna

Indarkeriaren aurkako eta Bakearen aldeko Eskola-Eguna

Urtero, Mahatma Gandhi-ren heriotzaren urteurrenarekin batera, Indarkeriaren aurkako eta bakearen aldeko eskola-eguna ospatzen da. Federico Mayor Zaragoza UNESCOren zuzendari nagusi ohiaren hitzak gogoratuz, ”Ohartu behar dugu garaiz gabiltzala inposizioaren eta beldurraren kultura —gerraren bidez lortutako produkzioaren deslokalizazioa baliatzen duen espekulazio ekonomikoan oinarritutako kultura— aldatzeko, eta elkarrizketaren, adiskidetzearen eta bakearen kulturan bizi den gizarte bilakatzeko”.

ALBOANen, hitz horiekin bat eginik, bizi garen mundua aldatzeko gai izango den hezkuntza eraldatzaile baten alde egiten dugu lan, eta uste dugu garrantzitsua dela egun hau ospatzea. Egunetik egunera amets hori bete dadin lanean diharduten hezitzaile guztiak zoriondu nahi ditugu. Batu zaitez Eraldaketa Sozialerako eta Herritar Globalentzako Hezkutza Komunitatera, gizarte zuzen eta bidezko bat eraiki nahi baduzu.

Edukalboan Sareako irakasleek parte hartu zuten topaketan

 

ManejodeConflictos

Eta ezagutu Gatazken Kudeaketa lantzeko gure zeharkako hezkuntza-proposamena. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko hezkuntza-zikloetara zuzenduta dago, eta gatazkak eta haien trataerari buruzko curriculumaren hainbat arlo hartzen dituen Munduko Hiritarrok, gure munduaren protagonista gara proposamen orokorraren barnean dago.