
Alboanekin elkarlanean aritu
Euskadin eta Nafarroan aritzen den Nazioarteko Elkarlaneko GKE Jesuita
Hezkuntzarako eskubidea defendatzen dugu, baztertutako edo kalteberak diren taldeen bizi-baldintzak hobetzen laguntzen duen eta gizarte justuagoa, solidarioagoa eta inklusiboagoa eratzen laguntzen duen baliabide gisa.
123 adingabek hezkuntza jasotzeko aukera barik jarraitzen dute, eta horietako % 60 neskak dira.
Hiru pertsona heldutatik batek ez daki irakurtzen eta idazten, eta horien bi heren emakumeak dira.
Pobrezia eta gizarte, etnia eta genero ezberdintasun-tasarik handienak honako leku hauetan daude: pertsonen gehiengoari hezkuntza-eskubidea ukatu zaien tokietan.
Hezkuntza-eskubidearen aldarrikapena ez da hezkuntzari lotutako borroka besterik ez, baizik eta justizia soziala eta gizakien duintasuna lortzekoa.
Hezkuntza eraman dezagun inor heltzen ez den lekuetara
ALBOANen hezkuntza eramaten dugu gehien behar duten kolektiboengana eta zerbitzu hori eskuragarri ez dagoen edo modu eskasean ematen den lekuetara. Horretarako, honako hauekin lan egiten dugu:

Ikastetxeak
Oinarri ekonomikoa ematen zentro defizitarioei.
Zentro berriak sortzen
Ekipamendu berria jartzen

Irakasleak
Irakasleak kontratatzen
Irakasleak prestatzen

Ikasleak
Araututako prestakuntza laguntzen
Bizitzarako gaitasunak lantzeko prestakuntza ematen
Prestakuntza sustatzen lidergoan
Hezkuntza ez formaletik laguntzen

Programa pedagogikoak
Programak eta material pedagogikoak egiten
Kulturarteko hezkuntza, elebiduna eta natura zaintzekoa eta genero-ikuspegia gehitzen programetan
Enplegurako prestakuntza profesionala gehitzen

IGEak
Gurasoen elkarteak sustatzen hezkuntza-proiektuan sar daitezeno
Hezkuntzak duen garrantzian sentsibilizatzen, gehien bat neskenak

Toki-agintariak
Beren ahalmenak eta zerbitzuak indartzen
Lan egiten dugun lekuetako batzuk:

LATINOAMERIKA
Latinoamerikan “Fe y Alegría” edo “IGER" bezalako erakundeekin batera lan egiten dugu, eta hezkuntza eramaten dugu hirietako gune apalduenetara, landa-inguru txiroetara eta oihaneko eskualdeetara. Toki horietan herri indigenekin eta baztertzeko arriskuan dauden gazteekin lan egiten da.

ASIA
Asian Compañía de Jesusi lotutako ikastetxe sareei laguntzen diegu, zeinek gehien bat baztertutako herrialdeekin lan egiten duten, hala nola Dalitekin (ukiezinak) edo Adivasiekin (landa-inguruetako indigenak).

AFRIKA
Afrikan, Errefuxiatuen Jesuita Zerbitzuarekin batera, hezkuntza-zerbitzuak hurbiltzen ditugu pertsona desplazatuen edo errefuxiatuen Grandes Lagoseko eskualdeko zelaietara. Horrez gain, landa-inguruetako eskola-sarea indartzen dugu Fe y Alegria – Afrikaren bidez, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Txad edo Madagaskar bezalako herrialdeetan.
Lagundu ahal diguzu?
Baztertuta dauden edo kalteberak diren milioika pertsonak jasotzen dituzte urtero gure hezkuntza-ekimenak.

Hezkuntza-materiala
Zenbateko honekin, ikasle batentzako hezkuntza-materiala lortzen lagundu ahal da

25€
Prestakuntza
Zenbateko honekin, irakasleen prestakuntza hobetu ahal da

50€
Hezkuntza
Zenbateko hau irakasle bati soldata ordaintzeko erabili ahal da

Eskolak eraikitzea
Ahal duzunarekin, eskola baten eraikuntza finantzatzen lagundu ahalko da