Together for Change
migratzaileen ahotsak entzuten ditugu
Abenduaren 18an, Migratzaileen Nazioarteko Eguna zela eta, Jesuitak Donostia ikastetxeak ateak ireki zizkion Loiolaetxea eta Alboan elakerteekin batera antolatutako jarduera bati, mugikortasun behartuaren errealitatea ezagutzen duten pertsonen esperientziak zuzenean entzuteko.
Saioa batxilergoko 1. mailako Filosofia eta Erlijioa ikasgaien esparruan garatu zen eta Together for Change proiektuaren barnean dago. Topaketan, ikasleek kulturartekotasuna, kultur aniztasuna eta giza eskubideak landu zituzten. Gure aurreiritzi eta estereotipoen inguruan hausnartzeko aukera ere izan zuten.
Together for Change proiektuaren abiapuntua da migrazioaren errealitatea eta horren ondorioak bizi dituzten pertsonek protagonista izan behar dutela migrazioei buruzko eztabaida publikoan.
Jarduera entzute-, elkarrizketa- eta ikaskuntza-gune partekatu bihurtu zen. Beste errealitate batzuk hobeto ulertzera eta gizarte bidezkoago, solidarioago eta abegikorrago baten eraikuntzan.