Skip to main content

Osatzen duten ikuspegiak: kulturarteko bizikidetzarako irakaskuntzako prestakuntza.

Online zikloan izena emateko epea zabalik!

Ikuspegiak
Ikuspegiak

                                                                    

                                                                            

📰 ALBOANen online trebakuntza berria, Mugikortasun behartua eta harrera, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko

ALBOANek gure onlineko prestakuntza-ziklo berrian parte hartzera gonbidatzen zaitu. Mugikortasun behartua eta harrera ditu ardatz ziklo horrek, eta gure ikasgeletan eta komunitateetan kulturen arteko elkarbizitza erreala eta eraldatzailea sustatzea du helburu.

Irakasleei, hezkuntza-eragileei eta gizarte- eta hezkuntza-justizian interesa duten pertsonei irekitako gunea. Behartutako lekualdatzeen arrazoiak, erronkak eta proposamenak landuko ditugu, emakume migratzaileen errealitatea eta hezkuntza aldaketa-tresna gisa bereziki aztertuz.

📅Zikloak 5 saio labur eta irisgarri ditu, ordubeteko iraupena dutenak, urriko ostegunetan, 17:30etik 18:30era, Zoom-en bidez.

🗣️ Saio batzuk gaztelaniaz eta euskaraz emango dira, eta zein hizkuntzatan parte hartu aukeratu ahal izango duzu.

🔍 Saio programa: (honekin batera doa programa)

📌 1. saioa | Urriak 2, osteguna | Gaztelaniaz eta euskaraz.
Migrar para sobrevivir: claves del informe Mundial sobre refugio 2025. Hizlaria: Idoia Oneca eta Marina Rodríguez, CEAR Navarra (Gaztelaniaz)
Migratu bizirauteko: 2025eko babeslekuari buruzko munduko txosten gakoak. Hizlari: Elena Valverde eta Maria Perez. CEAR Euskadi (Euskaraz)

📌 2. saioa | Urriak 9, osteguna | Gaztelania
Mujeres en el corredor del Darién: realidad de un tránsito forzado de ida y vuelta. Emakume migratzaileak Dariengo korridorean: joan-etorriko igarotze behartuaren errealitatea. Hizlariak: Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua, Kolonbia eta ALBOAN
Beste errealitate baten lekukotza: Hondurastik migratzea. Hizlaria: Hondurasko naturaren defendatzailea 

📌 3. saioa | Urriak 16, osteguna | Gaztelania
Convivencia que transforma: de la acogida al cambio social. Eraldatzen duen elkarbizitza: harreratik aldaketa sozialera. Hizlaria: Beatriz Borjas. Fe y Alegría Venezuelako Federazioa 

📌 4. saioa | Urriak 23, osteguna | Gaztelania
Educar sin racismo; miradas feministas para una escuela más justa. Arrazakeriarik gabe hezi: eskola justuago baterako begirada femeninoak. Hizlaria: Lucía Mbomio, arrazakeriaren aurkako ikuspegi feminista duen kazetari eta idazlea

📌 5. saioa | Urriak 30, osteguna | Gaztelania eta euskara
Del aula a la acción: propuestas pedagógicas para una escuela inclusiva intercultural. Hizlaria: ALBOANeko Hezkuntza Formaleko taldea (Gaztelaniaz)
Ikasgelatik ekintzara: Cultura entre la escuela inklusibo junto a proposición pedagogicos. Hizlari: Alboaneko Hezkuntza Formaleko taldea (Euskeraz)

📄 ALBOAN Trebakuntza Ziurtagiria emango zaie 5 saio oso egiten dituztenei eta zikloa amaitzean eskatzen dutenei.

Prestakuntza hau aukera bat da ikasgelatik gogoeta egiteko, partekatzeko eta jarduteko, begirada global, inklusibo eta migratzaile eta errefuxiatuen eskubideekin konprometitua integratuz.

Ez galdu aukera!

Edozein argibide edo kontsultarako, jar zaitez gurekin harremanetan:  educacion@alboan.org

Deskargatzeko materiala
CicloFormativo movilidada Forzada_vdin4.pdf