Skip to main content

Mugetatik Haratago-Loiola esperientziaren saria, epaimahaiaren aipamen berezia La Caixa-2021 berrikuntza-sarietan

Mugetatik Haratago Saria

Zuekin guztiekin ospatu nahi dugu La Caixa Fundazioaren gizarte-berrikuntzako 2021eko sarietan epaimahaiak egin digun aipamen berezia, 2017ko irailetik 2020ko martxora Loiolako Santutegian egin zen MUGETATIK HARATAGO hezkuntza-proposamenagatik.

Proposamen honen helburua zen errefuxiatu eta migratzaileen errealitatea DBHko ikasleengana hurbiltzea. 24 ikastetxetako 3.000 gaztek eta 220 irakaslek baino gehiagok parte hartu zuten.

Proposamen hau posible egiteko eta hiru ikasturtetan zehar garatzeko eskuak eta bihotzak lanean jarri zituzten pertsona eta erakunde horiekin guztiekin partekatu nahi dugu aipamen berezi hori. Baina, batez ere, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten irakasle eta familiei, babesaren esperientzia seme-alabei erakusteak benetan merezi zuela pentsatzeagatik. 

Hemen duzue sariaren bideoa, eta hemen nolakoa izan zen esperientzia.