Skip to main content

Kultura Aniztasunaren Mundu Egunean, zurrumurruaren aurrean ez gara isilik geratuko

Kultura Aniztasunaren Mundu Egunean

Mundu osoan bizi dugun krisialdi honetan, inoiz baino lotura handiagoa sentitzen dugu COVID-19aren eraginez egoera bera bizitzen ari diren beste leku batzuetako biztanleekin. Hedabide askotan, ahalegin nabarmenak egiten ari dira egiazko informazioa eta gure inguruan abiadura handian zirkulatzen ari diren gezur eta albiste faltsuak desberdintzen laguntzeko. 

Orain eta lehen, besteengana hurbiltzen gaituen begirada distortsionatzeko albiste faltsuen eta gezurren jomugan egon da arrazan eta etnian oinarritutako diskriminazioa ere. ALBOANen apustua iritsi berri diren pertsonei abegi egingo dien kulturarteko gizarte inklusiboa sustatzea da. Askotarikoak izanda ere, pertsona guztien duintasuna eta balioa aitortzea da gure helburua, eta guztiok abegi-hartzaileak nahiz abegian hartuak izan gaitezkeela onartzea… bizikidetza baketsua eta aberasgarria sustatzeko. 

Antirracismo

Zer egin dezakegu gezur eta zurrumurruei aurre egiteko?

  • Geldiarazi zurrumurruak eta gezurrak, eta jarri galga albiste faltsuei! …zalantzarik baduzu ea entzun duzuna egia ote den, ez hedatu, ez birbidali, ez esan. Informa zaitez eta, informazioa partekatu aurretik, erkatu beti eta desmuntatu faltsukeriak dituzten albisteak. Ohartarazi ahaide eta lagunei, hedatu sare sozialetan eta partekatu erakunde eta plataforma espezializatuekin (Newtral, Maldita Migración.). 
  • Egin aurka zeure aurreiritziei: oso kaltegarriak izan daitezke, bai zuretzat bai zure ingurukoentzat. Migratzaileei eta errefuxiatuei buruz jasotzen dituzun informazio bakarrak txarrak edo asistentziari buruzkoak badira, oso zaila egingo zaizu halako pentsamenduetatik ateratzea. Ezagutu errefuxiatuei eta hobetu nahiari buruzko benetako istorioak: estereotipoen aurkako antidotorik onena dira. 
  • Enpatizatu: galde egiozu zure buruari ea zergatik alde egin behar izan duten etxetik, zerk ekarri dituen herrialde honetara, nola saiatzen diren beren bizitza berregiten, zer zailtasun aurkitzen dituzten, zer egin dezakezun zuk, eta gogoratu. Baliteke zeuk edo zure ahaideren batek esperientzia hori bizi izana, edo beharbada noizbait zuri edo zure familiari gerta dakizuekeela uste duzu. Saiatu beste leku batzuetatik datozen inguruko pertsonak hobeto ezagutzen. Eman pauso bat aurrera! 
  • Ez utzi zurrumurruei aurrera egiten, ez geratu isilik: ez utzi zurrumurruei hedatzen, egia ez direla baldin badakizu. Adierazi ados ez zaudela, liskarretan sartu gabe. Ados ez egoteak ez du zertan borrokara eta indarkeriara eraman. Izan gaitezen hau esateko gai: “ez nago ados eta ez dut uste egia denik”. 

Gainera, lanerako proposamen interesgarri hau proposatzen dizugu, zure ikasleekin edo zure erreferentzia-taldearekin partekatzeko. Mugetatik haratago, zurrumurruei aurre egiteko proposamena >

Eta gogoratu oraindik garaiz zabiltzala kulturarteko eta arrazakeriaren aurkako hezkuntzari buruzko Edukalboanen VII. Jardunaldietan izena emateko >

Ezin dituzu galdu!

#HerritartasunGlobalaGara #ZurrumurrueiStop