Skip to main content

Izena emateko epea zabalik: Alboaneko Gazte Sarearen XI. Topaketa

Kultura mugimenduan, gazteak eta emakumeak aniztasunaren alde

Alboaneko Gazte Sarearen XI. Topaketa

Zabalik dago Alboan Gazte Sarearen XI. Topaketan izena emateko epea. Topaketa apirilaren 13an izango da, Bilbon.Euskadiko eta Nafarroako gazteak gonbidatuta daude gurekin eguna pasatzera, hainbat gairi buruz hitz egiten, eztabaidatzen eta ikasten, hala nola, kulturartekotasuna, migrazioak eta emakume eta gazte askok migrazio-prozesuan bizi behar dituzten egoerak.

Aurreko urteetan bezala, sareko begirale-begirale gazteek dinamizatuko dute topaketa. Honekin batera, Kolonbiako Fe y Alegría erakundeko ordezkariak izango ditugu eta haiekin Kolonbiako gazteen errealitatera hurbildutzeko aukera izango dugu. 

Zertarako egingo dugu topaketa? 

  • Lekualdaketen eta migrazioen ondoren dauden egoera eta arrazoiak ezagutzeko.
  • Emakumeek eta gazteek migrazio-prozesuetan bizi dituzten egoerak ezagutzeko.
  • Kulturartekotasuna zer den ulertzeko eta aniztasuna eta elkarren aberastea sustatzeko
  • Giza eskubideei buruz ikasteko eta hegoalde globaleko errealitateei hurbiltzeko
  • Alboan Gazte Sarean parte hartzen dugun taldeen artean sarea osatzen jarraitzeko eta migratutako pertsonen eta errefuxiatuen eskubideen alde mobilizatzeko.

Egitaraua

10:00 – 10:30 Taldeen harrera eta hasierako dinamika

10:30 – 11:00 Nor dago gelan? Elkar ezagutzen

11:00 – 12:00 Kultura trukea. Zer dugu komunean

12:00 – 12:30 Break

12:30 – 14:00 Hausnarketa taldeak: Giza eskubideak, kulturartekotasuna eta emakumeak eta gazteak martxan

14:00 – 15:00 Talde argazkia eta bazkaria

15:00 – 16:00 Fe y Alegría Colombia-ren aurkezpena

16:00 - 16:15 Break

16:15 – 17:30 Kultura eraikitzen: Gazte Sareko kultura sortzen

17:30 – 18:00 Dantza, ebaluazioa eta agurra

 

Izena Eman

Apuntatzeko azken eguna apirilak 7 da.

Alboan Gazte Sarea boluntario-lanak egiten dituzten gazte-taldeen sarea da; gizarte-eraldaketarekin konprometituta daude; Alboanen sentsibilizazio-kanpainak osatzen, jarduten eta mobilizatzen dituzte, eta gure gizartea Hego Globaleko prozesuekin lotzen duten gaiak lantzen dituzte.