Skip to main content

Hemen da 25-26 ikasturterako hezkuntza ez formalaren proposamena!

Datorren ikasturtea proposamen artistikoz beteta dator

 Gizarte aldaketaren alde elkartutako Gazte Sareko gazteak
 Gizarte aldaketaren alde elkartutako Gazte Sareko gazteak

Lagun Artibistak! Artearen bidez zure ingurua eraldatzea interesatzen zaizu? Berdintasunaren, feminismoaren edo gizarte- eta ingurumen-justiziaren defentsaren alde lan egin nahi duzu?

Alboanetik, aldaketarekin konprometitutako gazteei zuzendutako artibismo-proposamen batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Gazte-talderen bateko kide bazara edo feminismoaren edo ingurumenaren babesaren alde mobilizatzeko interesa baduzu, proposamen bat dugu zuretzat. 2025-2026 ikasturtean, hauek dira eskeintzen ditugun jarduerak:

  • Feminismoarekin edo gizarte- eta ingurumen-justiziarekin lotutako gaiei buruzko trebakuntza egiteko laguntza.

  • Artibismoari eta sorkuntza artistikoari buruzko prestakuntza-tailerrak, 3 arlo ezberdinetan:

    • Podcast

    • Graffiti eta muralismoa

    • Zapalduen antzerkia

Tailer bakoitzean parte hartu ondoren, parte-hartzaileak Gazte Sarearen topaketara gonbidatuko ditugu maiatzean, eta beren produktuak aurkeztu eta ikasitakoa Euskadiko beste gazte batzuekin partekatzeko aukera izango dute.

Norentzat da proposamen hau?

  • Hezkuntza ez-formaleko edo aisialdiko taldeak, feminismoan eta gizarte- eta ingurumen-justizian interesa dutenak.

  • Gazte-erakundeak.

  • Talde feministak.

  • Ingurumenaren aldeko gazte ekintzaileak.

Parte hartu nahi baduzu, edo hezitzailea bazara eta zure ikastetxean talde bat martxan jarri nahi baduzu, idatzi helbide honetara educacion@alboan.org.