Skip to main content

Harreraren alde dantzan

Harreraen alde dantzan

Ikastetxe arteko mobilizazio-jarduera harremanaren alde, abesti eta dantza baten bidez Nafarroako Alboanen Más allá de las fronteras-Mugetatik Haratago, hezkuntza-proposamenak 3 taldetako eta 10 ikastetxetako 771 neska-mutil jarri ditu dantzan, herritartasun inklusiboa eta harrera-herritartasuna sustatze aldera.

Proposatzen dizuegun abestia SUAKAI taldeak egin du ikasle eta irakasleentzako prozesu parte-hartzaile baten ondoren (testua osatzeko ideiak bildu dituzte eta musika sortzeko tailer bat egin dute). Emaitza abesti zoragarria izan da, etxetik irten eta hona iristean benetako harremanak eta laguntza aurkitzen dituen pertsona baten bidaia islatzen duena. (Vínculos sinceros).

Boluntarioen talde bat eredu izan zitekeen koreografia bat sortzeko lanean aritu da, eta talde eta ikastetxeetan entseatu, dantzatu eta grabatu dute. Hala, bat egin dute HARRERAREN aldeko erronka ikusarazteko mobilizazio birtualeko jarduera horrekin.
Lan eder horren emaitza bideo klip honetan ikustera gonbidatzen zaituztegu:
 

 

Jarduera honekin batera doan proposamen didaktikoa atxikitzen dizugu, zure ikasleekin edo taldeekin egin nahi izanez gero.

Ez ahaztu zure bideoa bidaltzeaz!!!

Kontaktua: educacion@alboan.org


* Ekimen honek Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren babesa du.
 

 

 

 

Material a descargar
2023 Proposamen didaktikoa. Mobilizazio-jarduera.pdf