Skip to main content

Harrerako bidaia

Ihesako materialak
 Ikasleak breakout-aren azken hausnarketan

Euskadiko eta Nafarroako 17 ikastetxetako 1500 ikaslek gure protagonisten urratsekin bat egin dute IHESA- bidaian (25-26 ikasturtea)

Behartutako migrazio-prozesuek zaurgarritasun-egoeran jartzen dituzte pertsonak, generoa faktore erantsia dela jatorrian, iraganbidean zein helmugan. Hiesako bidaiarekin, ikasleek, 12 urtetik aurrera, aukera izango dute emakume migratzaileen benetako istorioak jarraitzeko, haien azalean jartzeko, haien indarra eta ausardia aitortzeko, eta bidaia horretan duten papera planteatzeko.
harrera-gizarteak eraikitzeko lan egitea ekintza politiko eta etikoa da. Kohesio soziala eta pertsonen duintasuna bilatzen duen ekintza eraldatzailea. Zure ikastetxea abentura honetan parte hartzea nahi baduzu, eman izena hemen: Ihesa, zure bizitza aldatuko duen bidaia

Eman izena

Irakasle batek saioaren ondoren utzi dizkigun inpresioak partekatzen dizkizuegu:

“Ematen duzuen materiala oso egokia da ikasgelan lantzeko eta aurreko eskoletako dinamika prestatzeko. Era berean, gustuko dut "breakout" delakoa ikasturtean zehar irakasleei eta ikasleei proposatzen dizkiezuen ekintza batzuen barruan txertatuta dagoela, eta zentzua duela, ez dela ekintza "isolatua". Bestalde, monitore gazteak etortzeak, nire ustez, ikasleak gehiago enpatizatzen, dinamikan erosoago sentitzen laguntzen du... Zoriondu egin nahi dut etorri zen begirale talde osoa, esperientzia eta hausnarketa oso ondo zuzendu zituelako”
 

Ihesa gida didaktikoa