Skip to main content

Gazte Sarea badator!!!

Gazte Sarearen VII topaketa

Asteburu honetan Alboanen Gazte Sarearen VII topaketa izango dugu. Dena prest dago eta hori dela eta zuekin konpartitu nahi dugu antolaketa nola izan den. Aurten begiraleen taldean Loreak parte hartu du eta bere begien eta hitzen bitartez hurbilduko dizuegu topaketako aurrerapen txiki bat.

Animatuko zara gurekin etortzen? Denok izango gara Ongi Etorriak

“Urriaren 17an, zapatua, Durangoko Jesuiten etxera gerturatu ginen bertan bizi diren gazte magrebtarrekin generoaren inguruko formakuntza bat emateko asmoz. Hasieran, oso urduri nengoen praktikaldiko nire lehen dinamika baitzen eta ez zen edonolako dinamika…dinamika potentea zen. Hala ere, ezagutza jolasen bitartez konfiantza hartzen hasi ginen eta gauzak errazago joan ziren. 

Beraiengana gerturatu aurretik, prejuizio pare batzuk nituen buruan. Izan ere, pentsatzen nuen mutil hauek “itxiagoak” izango zirela generoaren inguruan hitz egiteko orduan, batez ere kulturen arteko desberdintasunengatik. Hala ere, genero gaiarekin bat gentozen, nahiz eta momentu batzuetan kulturen arteko desberdintasunak egon. Momentu askotan, elkarrekin bat geundela sumatu nuen eta ez dago hori baino gauza ederragorik! Bat gaude haiek atzerritarrak izatearren pairatzen duten diskriminazioagatik eta guk, emakume izatearren pairatzen dugun diskriminazioagatik. Hau kontutan izanik, dibertsitate kulturala ere landu genuen genero gaiaz gain. 

Hala ere, momenturik hunkigarriena formakuntzaren amaieran iritsi zen. Bertan, Gazte topaketarako prestatutako Tik Tok-eko dantza erakutsi genien. Ez zuten momentu bat ere galdu gurekin dantzatzeko eta orduan…hoberena iritsi zen…beraien danborrak atera eta hauek jotzen hasi ziren; eta horrela aritu ginen poz-pozik elkarrekin dantzatzen. Giro horretan, lehen aipatzen nuen lotura estu bat sortu zela ikus zezakeen. 

Bestalde, ez nuke nahi ahaztu magrebtar gazte batek prestatu genuen dinamika otoitz batekin bukatzea nahi zuela esan zuenean. Inoiz ez nuen entzun pertsonan haien kulturan nola otoitz egiten zuten. 

Momentu hauek itzelak izan ziren eta hain gauza polita begitandu zitzaidan, non ezin izan nien nire emoziozko negar malkoei eutsi. Emozio polit asko izan ziren batera jasotzeko, eta hori izan zen nire bihotzaren erreakzioa”. 
 

Jarrai AlboanTv-jn

Izena eman ez baduzu eta parte hartu nahi duzu online egin dezakezu >