Skip to main content

Gatazkarik gabeko teknologia Askatasuna BHIn (Nafarroan)

Egilea: Mikel Erro. Matematikako irakaslea

Gatazkarik gabeko teknologia
Lurraren aldeko mugikorrak

Askatasuna ikastetxeko 4.DBH-ko ikasleekin 2. ebaluazioan zehar herritartasun globaleko kontzientzia bat sortzen saiatu gara. Tokian tokiko ikuspegia eta, aldi berean, mundu mailako bat behar dira, gure gertuko eta urruneko ingurunean gertatzen diren problematika konplexuei heltzeko.

Horretan murgiltzeko Alboan gobernuz kanpoko erakundearen gatazkarik gabe teknologiak kanpainarekin bat egin dugu. Kanpainak gailu elektronikoen fabrikazioaren ziklo osoa erakusten du, erauzketatik eta manufakturatik hasi eta merkaturatzera eta birziklatzera arte. Hausnarketa kritikoa egin nahi da gure bizimoduari buruz, gure kontsumo-ereduei buruz, garapen-ereduari buruz eta praktika horiek kalte egiten dieten milioika pertsonek bizi duten egoerarekin dituzten loturei buruz. Hori egitean, gure nazioarteko sistema ekonomikoaren egokitasunari eta giza eta ingurumen-iraunkortasunari buruzko funtsezko gaiak planteatzen zaizkigu.

Kanpainak, halaber, telefono mugikorrak, bereziki, eta teknologia, oro har, nola erabiltzen ditugun adierazten digu, eta erabilera arduratsua egitera eta kontsumoari eta birziklatzeari arreta berezia eskaintzera animatzen gaitu.

Exposición TLC

Ikaskuntza zerbitzu metodologiari jarraikiz, behin gaia landutakoan ikatetxeko klase desberdinetatik erakusketa ibiltari batekin joan gara arazoaren inguruko ezagutza batzuk emateko asmoz eta kanpainarekin bat egin zezaten beren gailu elektroniko zaharrak ekarriz.

Azkenik, Alboanera bisita egin dugu, bildutako materialaren entrega egiteko eta beraiek egiten duten lana apur bat gehiago ezagutzeko.

Visita Alboan