Skip to main content

Zure mugikorrak ezkutatzen duena erakusketa: Bisita gidatua

Bisita gidatua

Egungo egoerak ohiko jarduera batzuk etetera behartu gaitu, hala nola erakusketen mailegua. Ikastetxe eta gizarte-etxeak itxita badaude ere, badakigu zuen jarduera gelditzen ez dela. Horregatik, erakusketa berezi bat bisitatzera gonbidatu nahi zaituztegu, Iván Benítez argazkilariak ALBOANentzat egindako argazki-erakusketa: Zure mugikorrak ezkutatzen duena. Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren proposamenetariko bat da.

proposamena

Ivan Benitezen irudien bidez, gure bizimoduaren eta Kongoko Errepublika Demokratikoko egoeren arteko harremana ulertzeko aukera izango dugu. Rubaiako meategian ateratako argazkiek osatzen dute Zure mugikorra ezkutatzen duena erakusketa, 12 gai multzoetan sailkatuta. Audiogidaz gain, web gune honetan bideoak, infografiak, fitxa pedagogikoa eta gai bakoitzari lotutako material osagarria daude. 

 

Partekatu