Skip to main content

Eraldagune: hezkuntza eraldatzailerako tresnak

Eraldagune: hezkuntza eraldatzailerako tresnak

Munduan desberdinkeriak sortzen dituzten bidegabekeriak salatuko dituzten herritar globalak prestatzeko lan egiten dugu Alboan-en, eta horretarako  elkarlanean aritzen gara lokalki zein nazioartean hainbat pertsona eta erakunderekin. Euskadi mailan, besteak beste, Alboan Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundearen parte da.  Euskadiko GGKE-en koordinakundea 82 erakundek osatutako sarea da, lankidetza bultzatzeaz batera Euskadiko herritarren kontzientzia kritikoa piztu eta sustatzeko prozesuak martxan jartzen dituena. 


Gaurkoan Koordinakundeak habian duen ekimen bat aurkeztu nahi dizuegu, gizarte eraldaketarako hezkuntza garatzeko erreminta erabilgarri eta interesgarria: ERALDAGUNE. Eraldagune erreferentziazko online gune bat da, eta bertan ikastetxe zein herritarrek modu errazean eskuratu ahal dituzte mundu bidezkoago eta jasangarriago baten alde egiteko materialak. Internet gunea hiru ataletan dago egituratuta:

1.    JOLAS TÚ:
10 galderaz osatuta dauden quiz formatuko 4 online joko eskaintzen dira, honako gaien inguruko gaiei buruz: giza eskubideak (BEGIRA TÚ jokoa), berdintasuna (KONEKTA TÚ), ekologia (ESNA TÚ) eta pobreziaren kausak (KONTURA TÚ). Jokoak bereziki bigarren hezkuntzako ikasleei daude zuzenduta.

2.    GGKEen hezkuntzarako baliabideen katalogoa
Euskadiko Garapenerako GGKEek hezkuntzarako material eta baliabide ugari sortu dituzte, askotariko gaiak jorratzeko, hala nola ekonomia sozial eta solidarioa, feminismoak, ekologismoa, kulturartekotasuna eta giza eskubideak. Hori guztia modu ordenatuan dago jasota katalogo honetan (gaika, adinaren arabera eta motaren arabera). 

3.    “Nor da nor?” unitate didaktikoa
Unitate didaktiko honek hiru gai jorratzen ditu: pobreziaren egiturazko arrazoiak, gerrak eta migrazioak. 3-4 minutu bitarteko lau bideok eta horiek lantzeko unitate didaktikoak osatzen dute proposamena.

Euskadiko GGKE-ak Eraldagunera sartzeko poster eta pegatina sorta ere prestatu du. Horiek eskuratu nahiko bazenitu edota Eraldaguneari buruzko zalantza edo proposamenak planteatu, hezkuntza@ongdeuskadi.org helbide elektronikora idatzi dezakezu zuzenean, edo educacion@alboan.org helbidera, beti bezala.

Sartu, kuxkuxeatu, erabili.. ez zaizue damutuko!