Skip to main content

Gizarte-eraldaketara bideratutako heziketa: ikastetxeak aldaketarako eragile

Educar para la transformación social

Azaroaren 16tik 18ra bitartean Hezkuntza Eraldatzailearen eta Hiritartasun Globalaren aldeko Mugimenduaren bigarren topaketa antolatu zuten Madrilgo Los Negralesen. Topaketan EDUKALBOAN, Elkartasunaren aldeko Irakasle sarea (Entreculturas), Transforma (InteRed) eta Red de Educadores y educadoras para una Ciudadanía Global (Oxfam Intermon) sareetako hezitzaileek hartu zuten parte. Topaketa horri esker, 80 pertsona baino gehiago bildu ginen asteburuan. Ekintza eta jarduera ugari egin genituen, denak helburu berarekin: gure ikastetxeetan hezkuntza eraldatzailea eraikitzeko urratsen inguruan hausnartzea. Ostiralean aisialdiarekin eta antzerkiarekin lotutako topaketa- eta eraldaketa metodologiak ikasi genituen, bidegabekeria-egoerak antzeman eta egoera horiei erantzuna emateko. Nolako heziketa? Zertarako eraldatu? Larunbata egun gogor eta iradokitzailea izan zen. Eguna Amandina ospitale clownarekin hasi genuen, eta goizean goiz gure bihotzak alaitu zituen. Alicia de Blas Garciak eta Pepe Menéndez Cabrerak lortu nahi ditugun hezkuntzaren eta eraldaketaren inguruan hausnartzen lagundu ziguten, lehenak feminismoaren eta zaintzaren ikuspuntutik eta bigarrenak Horizon 2020 berrikuntza-proiektuaren ikuspuntutik. Ondoren, proiektua hasi zenetik igaro diren lau urte hauetan parte hartu duten ikastetxe eraldatzaileen ezaugarriak aztertu genituen. Elkarrizketak biziak eta sakonak izan ziren: esango nuke urte bateko asteburu guztiak beharko genituzkeela bururatu zitzaigun guztia adierazteko.

Centros transformadores

Arratsaldean, herritar globalentzako hezkuntza-esperientzia eraldatzaileen inguruan hausnartu genuen: urteetan zehar penintsulako hainbat ikastetxek, GGKEk eta irakaslek landu dituzte esperientzia horiek. Guztira lau mintegi antolatu zituzten, baina guk bi bakarrik aukeratu ahal izan genituen: ez zen lan erraza izan. Ondoren, esperientzia-azokan hartu genuen parte, eta hainbat ikastetxetan landutako proposamenak entzuteko aukera izan genuen. Egunari amaiera emateko, gymkhana bat antolatu genuen "Eskola harrigarriak eta non topatu" (Escuelas fantásticas y dónde encontrarlas) izenburupean, eskolak ikastetxe eraldatzaile bihurtzen ikasteko helburuarekin. Testuinguruaren analisia eta Agenda 2030 proiektuarekiko konpromisoa Igandean, proiektuan parte hartu duten lau GGKEetako zuzendariekin hitz egiteko aukera izan genuen: Ana Arancibia, InteRed fundazioko zuzendaria, María del Mar Magallón, ALBOAN fundazioko zuzendaria, Ramón Almansa, Entreculturas fundazioko zuzendaria eta Pilar Orenes, Oxfam Intermón erakundeko zuzendariondokoa. Bilera horretan, etorkizunaren eta Agenda 2030 proiektuaren inguruan eztabaidatu zuten, baita 4.7 jomugaren inguruan ere, hau da, Garapen Jasangarria eta Herritar Globalak.

Clownclusiones

Clowndorioak: Liluratzen eta sustatzen jarraitu behar dugu

Amandinak eta bere clowndorioek burutapenez, galderaz eta gogoetaz bete zituzten gure itzulerako bidaiak, baina gogoz beteta geunden ehunka kilometro egin eta astelehena begirada berri batekin eta energia askorekin hasteko.

 

 

Foto grupo