Skip to main content

Breaking the wall, migratzaileei buruzko aurreiritziak hautsiz

Breaking the wall, escape room

Migratzaileei eta errefuxiatuei buruzko zurrumurru faltsuak eraisteko asmoz, Breaking the wall ihes-gela sortu dugu Cocolistorekin elkarlanean.

Jazarpenak, gatazka armatuak, errepresioak, politika ekonomikoen edo klima-aldaketaren ondoriozko baliabiderik eta bitartekorik eza, eta haien bizimodua, askatasuna eta existentzia arriskuan jartzen duten beste hainbat egoera.

Jokabide xenofoboak, arrazistak eta diskriminatzaileak, baretu ordez, gero eta ohikoagoak dira, gure gogoan arriskua eta beldurra migrazioarekin lotzen dituzten estereotipoez eta zurrumurru faltsuez betetako diskurtsoen ondorioz. 

breaking the wall Escape Room

Ausartuko al zara parte hartzera?

Jolasteko, dohaintza bat egin behar zaio ALBOANen COVID-19aren larrialdi globala kanpainari. Dohaintzen bidez, pandemiak Latinoamerikan, Afrikan edo Indian, osasun-sistema ahulak edo deusezak dituzten herrialdeetan, komunitate ahulenei eragindako efektuak arindu nahi dira.

ALBOANen, zuk ere ekimen honen berri ematea nahi dugu, guztion artean, migratzaileen eta errefuxiatuen gaineko zurrumurru faltsuak gezurtatzea lortzeko.

Jarraian, nola parte hartu azalduko dizugu:

1. Egin COVID-19aren larrialdi globalerako dohaintza 
(Gutxienez 12 €-koa izan behar du, eta 3 lagunekin jolastu ahal izango zara).


2. Jaso jolasteko kodea zure helbide elektronikoan.
(Gogoratu spam erretilua egiaztatzeaz).

3. Jarraitu mezuan ageri diren jarraibideei eta gonbidatu 3 lagun taldean jolasteko.

4. Ongi pasa eta bukatu zurrumurruekin. 

ESCAPE ROOM SOLIDARIOA, COVID-19ak Latinoamerikan, Afrikan eta Indian ukitutako komunitate ahulen mesedetan .