Skip to main content

Bilboko gizarte taldeek antolatu dute erakusketa: Indartuta edo berriro ber-indartuta irteten gara

Erakusketa: Indartuta edo berriro ber-indartuta irteten gara

Alboan elkarteak eta beste hainbat gizarte taldek giza eskubideen urraketari buruzko argazki erakusketa antolatu dute Bilbon

Bilboko gizarte taldeek argazki erakusketa antolatu dute Bilboko udaltegi ezberdinetan, giza eskubideen urraketari buruz. 
Erakusketa pasa den astelehenean, apirilaren 4an, inauguratu zen Otxarkoagan eta udal bulego horietan egongo da maiatzaren 24ra arte.

Ondoren, argazkiak maiatzaren 17tik 30era izango dira ikusgai Errekalden, ekainaren 1etik 15era San Inazio-Ibarrekolandan eta ekainaren 17tik 30era Begoñan.

Erakusketak 21 argazki ditu guztira,  7 paneletan jarriak. Urtero Abenduaren 10a, Giza Eskubideen Nazioarteko eguna elkarrekin egiten dituzten bederatzi erakundeek antolatutakoa da: Alboan; Aletu; Amnesty International;  Bizitegi; Bilboko auzo elkarteen federazioa,  FEKOOR, Eskaut Bizkaia Federazioa, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Zubietxe.

Abenduaren 10eko mobilizazioak bezala, erakusketak ere "indartuta edo berriro ber-indartuta irteten gara" leloa du, eta bederatzi kolektibo horiek ordezkatzen eta defendatzen dituzten pertsonen (errefuxiatuak, etorkinak, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak, desgaitasuna duten pertsonak, etxerik gabekoak eta pentsiodunak, besteak beste) eskubideen urraketa-egoerak erakusten ditu.

Erakusketaren leloa

Eslogana hitz-joko bat da, eta, horren bidez, hirugarren sektoreak agerian utzi nahi du, alde batetik, elkarte-indarra, eta, bestetik, behin eta berriz eskatu nahi du eskubideen karta eraginkor bat, gizaki guztiek pertsona izateko bermea izan dezaten, beren bizitzei buruz askatasunez erabakitzeko eta beren bizi-proiektuak gauzatzeko gai izan daitezen. Ildo horretan, pandemiak sistemaren kontraesanak agerian utzi dituela ohartarazi dute, pertsona ahulenen diskriminazioarekin eta bazterketarekin, eta pertsona horiei ez zaiela uzten gizartearen parte aktibo izaten eta etorkizuna eraikitzen.


Ikusgarri dago Otxarkoagako udal-zentroan: astelehenetik ostiralera 08: 30etik 22: 00etara; larunbatetan 09: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 21: 00etara; eta igandeetan 09: 00etatik 14: 00etara.