Adela igela Karlos III.a Ikastetxe Bateratuan.
Haur Hezkuntzarako tailerrak
Iruñeko Carlos III.a Ikastetxe Integratuko Lanbide Heziketako hainbat mailatako ikasleek San Ignacio Ikastetxeko Haur Hezkuntzako ikasleak hartu dituzte.
Ikastetxe honek urteak daramatza Alboanekin hezkuntza-proposamena lantzen, Mugetatik Haratago. Ikasturte honetan, "HARRERA GARA" proiektuan, migratzaileen eta errefuxiatuen kontzientziazioa eta harrera lantzen jarraitu dute.
Haur txikienentzako ipuinen balio pedagogiko ukaezina eta ikaskuntza eta gizarte-konpromisoa batzea helburu duen ikaskuntza-zerbitxu metodologiaren aberastasuna uztartu dituzte. Horretarako, zenbait tailer egin dituzte Alboanen ADELA IGELA ipuinarekin.
Cruz Noguerak idatzi eta irudiztatutako ipuin honek ADELAren istorioa kontatzen digu. Adela bere alabarekin bizi da bere etxeko urmaelean. Baina joan egin behar dute, poluzioak eta zaborrak bizigabe bihurtu dutelako. Kezkatuta eta triste alde egin dute, eta beste etxe bat aurkitzeko zailtasunak dituzte. Ingurumena zaintzeko beharrari buruz hausnartzen laguntzen du, eta, batez ere, gure ingurunera iristen direnak HARTZEKO premiari buruz.