Skip to main content

25. urteurrena. Mundua bidezkoagoa sinetsi eta sortu

Alboaneko 25. urteurrena

Aurten, Alboan-ek 25 urte bete ditu. Urteurren berezia da, osasun-egoera zaila delako, bai gure inguruan, bai munduko beste toki batzuetan. Hori dela eta, zuhurtziaz hasi genuen urtea, eta ez genuen ospakizun-ekintzarik egin egoera hobetzen hasi zela ziurtatu arte.
Gure ustez, 25. urteurrena gogoratu eta ospatu beharra dago. Horregatik, urteko azken hiruhilekoan  efemeridea ospatzeko prestatu dugun jarduerren egitaraua aurkezten dizuegu. Batzuk online izango dira, eta beste batzuk aurrez aurre; batzuk publiko zehatz bati zuzenduta egongo dira, eta beste batzuk orokorragoak dira. Baina guztiak gure lanaren eta gurekin elkarlanean diharduten elkarteek egiten dutenaren isla dira: askotariko elkarteak dira, elkarte osagarriak, eta mundua bidezkoagoa izan dadin lan egiteko konpromisoa hartzen dute beti. Eskaintzen dizkizugun jardueren artean bilatu. Ziur baten batean parte har dezakezula. 

Egitaraua:

  • Urriak 19. Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, prentsaurreko bat egin dugu Alboan nazioarteko lankidetzako erakunde gisa sortu zenetik 25 urteotan egindako lanaren berri emateko. 2020ko Jardueren Memoria aurkeztu dugu, eta hauek izan ditugu gurean: José María Vera, jasangarritasunean eta desberdintasunean aditua, eta Yolanda González, Hondurasko Hausnarketa, Ikerketa Komunikazio Taldeko (ERIC) kidea. Irakurri Alboan25urte argitalpena
  • Urriak 23. Kolonbiako, Ekuadorko, Euskal Herriko eta Venezuelako harrera- eta adiskidetze-esperientzien topaketa. Alboanen Gazte Sarea Latinoamerikako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitaren (JRS) ordezkariekin bilduko da Bilbon, migratzaileak hartzeko esperientziak ezagutzeko. 
  • Azaroak 5. Inequality webquest. Zoom plataformaren bidezko online jarduera, 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendua.Parte hartuko duten taldeek desberdintasunei, rolei eta genero-estereotipoei buruzko zenbait galderari erantzun behar diete.
  • Azaroak 15 eta 16. II.Hezkidetza Jardunaldiak: Hezkidetzan hezten 5 zentzumenekin. Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, jardunaldi hauek egingo dira Bilbon. Jardunaldi horietan, hezitzaileek hezkidetzari buruzko esparru teorikoak eta esperientzia praktikoak partekatu ahal izango dituzte.
  • Azaroak 27 eta 28. Jesusen Lagundiaren elizetan, Bilbon, Iruñean eta Donostian Alboan-en aldeko Eliz Jardunaldiak.
  • Abenduak 5. Boluntarioen Nazioarteko Eguna. Aurten ere, eguneroko lanean laguntzen diguten boluntario guztien konpromisoa eta konfiantza eskertu nahi dugu. 
  • Abenduak 14-16. Migrazioak: bizitza duina izateko eskubidea. Migrazioari eta kulturartekotasunari buruzko jardunaldiak Iruñako Civiboxean izango dira.
  • Abenduaren 13tik urtarrilaren 9ra. Ibiltaria 2021. Ibiltzera irteerak, mendira, ura izateko eskubidearen aldeko ibilaldiak, kilometroak batzea eta Alboanen 25. urteurrena elkarrekin ospatzea Gabonetan. Banakako edo taldekako erronka bat da, baina senideak eta lagunak ere gonbida ditzakezu. Parte hartzeko informazioa bidaliko dugu.
  • Alboan-en 25. urteurrena ospatzeko eukaristiak hiri hauetan izango dira: Abenduak 14 Bilbon, abenduak 16 Donostian eta abenduak 21 Iruñean

Zure laguntza behar dugu. Alboanekin bat egin >