25-26 ikasturterako EDUKALBOAN proposamenak on line aurkezpena
Herritartasun globala ikasgelara eramateko ideia praktikoak
Zure ikasgelan lantzeko ideia praktikoak behar badituzu, nola ulertu eta eraiki mundu JUSTUAGO, JASANGARRIAGO, ABEGIKORRAGO ETA BERDINZALEAGO bat, on line deialdi honek lagun diezazuke.
Irailaren 22, 23 eta 24an, hiru topaketa labur on line (17,30-18,30) egingo ditugu, KULTURARTEKO HEZKUNTZA ETA MUGIKORTASUN BEHARTUA, HEZKIDETZA ETA HEZKUNTZA EKOSOZIALARI buruz ikasturte honetan ditugun hezkuntza-proposamenak aurkezteko.Eman izena eta zure ikasgelarako eta ikastetxerako ideiak jasoko dituzula ziurtatzen dizugu.
Zalantzarik izanez gero, idatzi helbide honetara: educacion@alboan.org