Skip to main content

2016ko ALBOANen Elkartasunaren aldeko Gazte-Sarearen III. Topaketa

2016ko ALBOANen Elkartasunaren aldeko Gazte-Sarearen III. Topaketa

Urtero bezala, Euskadi eta Nafarroako ALBOANekin parte hartzen dugun gazteok elkarrekin topatuko gara. Kurtsoan zehar formazioak egin ditugu, ekintzak antolatu ditugu, "Gatazkarik gabeko Teknologia" kanpainia lantzen dugu, edo "Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainia" edo "Zure bizitza Indian"… eta apirilean bizi ditugun esperientzia hauek amankomunean jarriko ditugu. Aurten, apirilak 10etik 8ra arte, ALBOANen Gazte Sarean parte hartzen duten 120 gazte inguru Urduñan elkartuko dira. Giza aldaketaren alde “Youtubers eskola” lelopean lan egingo dute eta bidezkoagoa den mundu bat eraikitzeko tresnak ezagutuko dituzte.

Egun hauetan Hondurasetik etorritako 5 gazte gurekin egongo dira. Haiek Eric-Radio Progreso erakundeak antolatzen dituen formazioetan hartzen dute parte eta baliabide naturalen kontrolak dakartzan arazoei buruz eta  lurraldea defendatzeko egiten dituen ekintzei buruz hitz egingo digute.