Unitatea

Zure bizitza Indian

Tu vida en India

Gujerat Indiako estatuan egiten dugun lanari esker, ALBOAN erakundean ongi dakigu zer baldintzatan dauden munduan, oro har, eta Indian, bereziki, egoera ahulean bizi diren komunitateak, eta gainera, badugu egoera hori ezagutarazteko gaitasuna. Horrez gain, nazioarteko hainbat ekimenetan hartzen dugu parte, hezkuntzari eta eskolara joateko aukerari dagokionez hainbat lekutan bizi duten egoera salatzeko eta hura

hobetzeko ahaleginean gero eta pertsona eta talde gehiagok parte har dezaten lortzeko.

Xede horrekin, ALBOAN erakundeak erakusketa interaktibo bat antolatu du Indiari, Indiako adivasi indigenei eta adivasiek eskolara joateko dituzten aukerei buruz. Helburua da Indian, oro har, eta komunitate aborigenek (adivasiek), bereziki, eskolara joateko aukerari dagokionez zer errealitate bizi duten ezagutaraztea, eta haiekiko elkartasuna areagotzea. Erakusketa hori Hezkuntzaren Aldeko Mundu Mailako Kanpainarekin lotu dugu, doako eta kalitatezko hezkuntza izatearen garrantzia azpimarratzen baitu.

Erakuskerarekin gida bat eskeintzen dizuegu zure ikasleek izan ditzaketen zalantzak argitzeko informazioa aurkituko duzu.

Helburuak:

  • Munduan hezkuntzaren arloan bizi den errealitatea gerturatzea, eta jendea ekintza jakin batzuetan esku hartzera bultzatzea.
  • Adivasien errealitatea ezagutaraztea, haiek bizi duten egoera ulertzea, eta elkartasuneko ekintza jakin batzuetan esku hartzea.
  • Gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunen berri ematea, giza eskubideen urraketen ikuspegia oinarri hartuta.
  • Munduari begiratzeko hainbat modu daudela ohartzea eta horretaz jabetzea, eta beste komunitate batzuetako errealitatea aztertzea.
  • Munduan dagoen pertsona- eta kultura-aniztasuna onartzeko eta kontuan hartzeko lan egitea.
  • Neska-mutilak hausnartzera bultzatzea, beren bizitzari eragin diezaioketen erabakiak hartu aurretik.

Ezaugarriak:

  • Euskaraz eta gaztelerez.
  • 30 panel, rollup formatuarekin.
  • Neurria: 150 x 85 zm.
  • Bestelakoak: 
    • Mandala
    • Txanpona
    • Oinatzak
    • Bideoak eta audioak
    • kartelak
    • Gida liburua

Material didaktikoa

Unitate hau klik bakarrean deskargatu nahi baduzu, egin bat Edukalboanekin.

Egin bat Edukalboanekin Lankidetza Alboanekin

Erlazionatutako unitateak