Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna. DBH. Oinarrizko dokumentua.
Azalpena
Aurkezten dugun materiala Jesusen Konpainiakoak diren I. Ellacuría Fundazioak eta ALBOAN Garapenerako GKE-ak kultura artekotasunaren inguruan abian jarritako prozesuaren jarripena da. Hain zuzen ere, hezitzaileak prestatzeko, hausnartzeko eta herritartasun globalean hezteko tresna eskaintzea zuen helburua.
Hemen aurkezten ditugun materialek DBHko eta Batxilergoko hezkuntza-etapetan kultura artekotasuna lantzeko sortutako hezkunta-proposamena osatzen dute, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan kultura artekotasuna jorratzeko luzapenak izanez.
Herritartasun unibertsalaren kontzepzioa, berdintasuna, aniztasunaren kudeaketa ona, partaidetza soziala edo trebetasun kultural zein sozialen lorpena ezinbestekoak izango dira ikasleen prestakuntzan. Gure proposamen didaktikoa, hain zuzen ere, irakasleen prestakuntzatik abiatuko da hezkuntza-curriculumean zeharkatu ahal izateko.