Skip to main content
Unitatea

Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna. Batxilergoa. Oinarrizko Dokumentua

Munduko Hiritarrok. Kulturartekotasuna. Batxilergoa. Oinarrizko Dokumentua

Azalpena

Aurkezten dugun materialak batxilergoko hezitzaileak prestatzeko, hausnartzeko eta herritartasun globalean hezteko tresna eskaintzea du helburu.

Kultura artekotasunaren eta immigrazioaren arteko zoritxarreko erkaketa gainditu nahi dugu, eta, horren ondorioz, baliabide hauek kultura anitzeko ikasgeletan edo “gurea” ez bezalako kultura urrunei buruz hitz egiteko bakarrik erabili behar direla adierazten duen ideia ere bai.

Gizarte anitzean bizi gara dagoeneko, baina ez bakarrik kulturari begira, eta, gainera, gero eta anitzagoa izango da. Beraz, herritartasun unibertsalaren kontzepzioa, berdintasuna, aniztasunaren kudeaketa ona, partaidetza soziala edo trebetasun kultural zein sozialen lorpena ezinbestekoak izango dira ikasleen prestakuntzan. Gure proposamen didaktikoa, hain zuzen ere, irakasleen prestakuntzatik abiatuko da hezkuntza-curriculumean zeharkakotu ahal izateko.