Breakout Edu: ibiltaria egiteko jarraibideak

Azalpena
Gure “Mugetatik haratago” Breakout Edu jokoa ikasleek migratzaileek eta errefuxiatuek bizi duten errealitateari buruzko ikaskuntza esanguratsua lortzeko diseinatuta dago, gehiago jakin dezaten munduan gertatzen denari buruz eta, horrela, haiei harrera egiteko eta aniztasunaren eta elkargunearen aberastasuna onartzeko gaitasunak susta daitezen.
Breakout hezigarria ihes-joko bat da. Bertan, ikasleek esperientzia murgiltzailea bizitzen dute, eta elkarren artean lotutako hainbat proba gainditu behar dituzte giltzarrapo batekin itxitako kutxa bat irekitzea lortzeko.
Agiri honek du Mugetatik haratago Breakout Edu jokoa aurrez aurre abian jartzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Alboanen, jokoa abian jartzeko behar den materiala dugu, mailegu-zerbitzuan, jokoa zure ikastetxean edo aisialdiko taldean martxan jartzeko.
Harremanetan jarri eta eskatu, helbide honetara: educacion@alboan.org
Gaitasunak
- 1 - Ikasten eta pentsatzen ikasi
- 2 - Komunikatzen ikasi
- 3 - Elkarrekin bizitzen ikasi
- 4 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 5 - Gizarterako eta herritarren eskumena