Skip to main content
Aktibitate

Zurrumurruen aurkako katea

Iraupena: 45 minutu
Zurrumurruen aurkako lan proposamena

Azalpena

Hiritartasun Globala izatera eta munduko herritarren batasuna ikusaraztera gonbidatzen zaituztegu, generoa, arrazak, kulturak, erlijioak... axola gabe.

Horretarako, zurrumurruen aurkako kate bat txirikordatzea proposatzen dizuegu, munduan zehar #HiritartasunGlobalaGara mezuarekin.


Parte-hartzaile bakoitzak zurrumurruei aurre egiteko hitz bat idatziko du paper-zati batean, denon artean sortuko dugun katearen kate-maila izango dela . Katea leku ikusgarri batean jarriko dugu (korridorean, ikasgelan, etab.) eta argazkia sare sozialetara igo ahal dugu.

 

Gaitasunak

  1. 1 - Ikasten eta pentsatzen ikasi
  2. 2 - Komunikatzen ikasi
  3. 3 - Elkarrekin bizitzen ikasi
  4. 4 - Gaitasun kultural eta artistikoa
  5. 5 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

Koloredun orriak, guraizeak, kola edo grapagailua, errotulagailuak edo margoak.

Deskargatzeko materiala

ZurrumurruenAurkakoKatea.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Zurrumurruen aurkako lan proposamena
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

17 urtetik aurrera
13 eta 14 urte bitartekoak
15 eta 16 urte bitartekoak

Gaiak

Gaztelania eta Literatura
Etika
Plastikako eta Ikusizko Hezkuntza
Partekatu