Skip to main content
Aktibitate

Zubiak eraikitzen

Iraupena: 30 minutu. Jardueraren iraupena luza daiteke taldeak hausnarketarako hartutako denboraren arabera.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria

Azalpena

Pertsona guztiok trebetasun berberak ditugu? Pertsona bakoitzak ahal duena ematen badu taldeak irabazten al du? Jarduera gune bat lurrean zuzenean sostengatzeko ezer jarri gabe zeharkatzean datza. Ikasleei azalduko zaie alegiazko ibaia zeharkatu behar dutela “busti” gabe pasatzea ahalbidetuko dien zubia osatuz.

Zubia egiteko material ezberdina emango zaie. Ikasle bakoitzak objektu bat eramango du beste ertzera. Lehenengo eta behin eraman nahi dutena hautatuko dute eta zubia egiteko erarik onena zein izan daitekeen pentsatuko dute (esaterako egunkariko orriak lurrean jar ditzakete ertzerantz aurrera egiten duten neurrian). Ikasleek gune birritan zeharkatu beharko dute (joana eraman nahi duten objektuarekin eta gero buelta).

Jolasaren helburua beste ertzera zubitik atera eta erori gabe heltzea da. Nork bere oreka gorde behar du eta inorekin talka ez egiten saiatu. Horretarako, garrantzitsua izango da pasatzeko txandak errespetatzea eta elkarri laguntzea oreka mantentzen. Jolasaren amaieran Fitxa 2an azaltzen diren iradokizunekin hausnarketa egingo da.

Gomendagarria da jarduera hastea ikasleek zer eraman nahi duten aukeratu eta zubia egiteko eskura dituzten materialak behatzeko denbora utziz. Horretarako errekurtso ezberdinak jar dakizkieke eskura: paperak, oholak, eta abar.

Gaitasunak

  1. 1 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
  2. 2 - Ikasten ikasteko gaitasuna
  3. 3 - Gizarterako eta herritarren eskumena

Beharrezko materiala

2.1 Fitxa, egunkariak, oihalak, egurrezko oholak, eta abar.

Deskargatzeko materiala

esk1go2_ficha1.pdf
Dagoeneko Edukalboanen parte al zara?

Dagoeneko komunitatearen parte bazara, hasi saioa eta deskargatu edukia klik bakarrean. Ez baduzu formularioa betetzen eta mezu elektroniko bat bidaliko dizugu deskargatzeko edukiaren estekarekin.

Arduraduna: Alboan Fundazioa
Xedea: Eskaerak, eta egindako kontsultak kudeatzea eta informazioa bidaltzea.
Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.
Hartzaileak: Zerbitzuak eskaintzen dituzten hirugarrengoak, nazioarteko transferentziak barne.
Eskubideak: Datuen sarbidea, zuzenketa, ezabatzea, tratamenduaren mugaketa, eramangarritasuna edo uko egitea, erabaki indibidual automatizatuei uko egitea barne.
Jatorria: Erabiltzailea.
Munduko Hiritarrok. Derechos y deberes. Primaria
Gai nagusia

Azpigaiak

Adinak

6 eta 8 urte bitartekoak
9 eta 12 urte bitartekoak

Gaiak

Heziketa Fisikoa
Partekatu